Gipuzkoa bi talderekin lehiatuko da Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan
2022/09/01 | Lehiaketa
Asteburuan (2022-09-04) ekingo diote lehiari Euskal Herriko 8 taldek, eta urriaren 2ko jardunaldian izango da ikusgai finala
Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere asteburuan (2022-09-04) hasiko da. Eta Gipuzkoa bi talderekin lehiatuko da zazpigarren edizio honetan. Denera, Euskal Herriko 8 taldek eman du izena Euskadiko Euskal Pilota Federazioak (EEPF) antolatutako hitzorduan.
Bi multzotan banatuta ariko dira parte-hartzaileak:
A MULTZOA
B MULTZOA
Lehenik, ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 4tik 18ra bitarteko asteburuetan. Ondoren, multzo bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako taldeek finalerdiak jokatuko dituzte, partida bakarrera (A1 vs B2 eta B1 vs A2), irailaren 25eko asteburuan (eguraldiak txapelketa aurreikusi bezala joatea oztopatzen ez badu, behintzat). Finala, azkenik, urriaren 2ko asteburuan jokatzea espero da.
Hauexek izango dira Gipuzkoako ordezkariak aurtengo edizioan:
GIPUZKOA 1
GIPUZKOA 2
Ligaxkako lehendabiziko jardunaldian etxean jokatuko dute gipuzkoarrek, bigarrengoan Iparraldera joatea tokatuko zaie, eta hirugarrengoan Gipuzkoako bi taldeen arteko norgehiagoka ikusteko aukera izango da, etxean.
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago. Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.
Informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org. |
|