Enrique Abril Errebote Txapelketak emango dio hasiera 2022-23 denboraldiari, asteburuan

2022/08/31 | Lehiaketa

Euskal Herriko 9 klubek eman du izena 59. edizio honetan, tartean Gipuzkoako 2: Txost eta Zubieta; eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa, urriaren 16ko jardunaldian izango da ikusgai finala, Zubietan

Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da, asteburuan (2021-09-04), lehiaketa ofizialen 2022-23 denboraldia.

 

 

 

59. edizioak arreta piztu du, antza, eta Euskal Herriko 9 klubek eman du izena. Horietako bi izango dira Gipuzkoakoak: Oiartzungo Txost eta Zubietako Zubieta.

 

 

 

Hiru multzotan lehiatuko dira parte-hartzaileak:


A MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  2. Senpere (Senpere, Lapurdi)
  3. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)


B MULTZOA

  1. Endaiarrak (Hendaia, Lapurdi)
  2. Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi)
  3. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)

 

C MULTZOA

  1. Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
  2. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
  3. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 4ko jardunaldian hasi eta urriaren 2kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. 

 

 

 

Multzo bakoitzean lehen postuan sailkatutako taldeek eta bigarren sailkaturik onenak jokatuko dituzte finalerdiak, honela: A1 vs 2. sailkaturik onena, eta B1 vs C1. Eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa, urriaren 9ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.

 

 

 

Irabazleek, hala, urriaren 16ko jardunaldian jokatuko lukete finala, Zubietako plazan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak atalean egongo da txapelketa jarraitzeko aukera. Eta baita astean-astean aurrez aurrekoen berri jakiteko ere, Kartelera txokoan.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba