Bigarren txapela lortu du Oiartzunek Herriarteko Eskuzko Txapelketan

2022/06/30 | Lehiaketa

Iazko arantza ateratzea lortu dute oiartzuarrek, Azpeitiari finalean 1-2 irabazita; zaleen babesa jaso zuten bi herrietako pilotariek, eta giro paregabea izan zen Atano III.a pilotalekuan

Giro paregabea izan da, beste behin ere, Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finalean. Aurreko edizioko finalistak izan dira aurtengoan ere aurrez aurre, Azpeitia eta Oiartzun; baina 2021eko edizioan ez bezala, eta zorionez, zale guztien presentziarekin. Iazko arantza ateratzea lortu dute oiartzuarrek, oraingoan beraiek jantzi baitute txapela, 1-2 irabazita; Oiartzunen bigarren txapela da.

 

 


Ekainak 24, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

AZPEITIA 1 / OIARTZUN 2. OIARTZUN TXAPELDUN
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA (Iker Otaegi-Oier Larrañaga) 7
OIARTZUN (Oihan Etxeberria-Mikel Leonet) 22

2. Jubenilak
AZPEITIA (Beñat Labaka-Beñat Ezama) 10
OIARTZUN (Oier Zabaleta-Unax Landa) 22

3. Nagusiak:
AZPEITIA (Iker Egiguren-Josu Labaka) 22
OIARTZUN (Imanol Ugalde-Eneko Zalakain) 10

 

 

 

Ondorengo pilotariek osatu dute Azpeitiko taldea: Jokin Artetxe, Unai Astigarraga, Manex Azpiazu, Xabat Azpiazu, Aimar Egiguren, Urtzi Egiguren, Iker Egiguren, Jakes Elosegi, Beñat Ezama, Beñat Labaka, Josu Labaka, Haritz Larrañaga, Oier Larrañaga, Aner Lizaso, Dani Murgiondo, Eneko Odriozola, Iker Otaegi, Iñigo Sarasua eta Josu Uzkudun.

Eta honakoek ordezkatu dute Oiartzun: Mikel Aranburu, Haitz Aranburu, Oihan Etxeberria, Egoitz Etxabe, Aitor Etxeberria, Ekain Etxeberria, Ibai Etxeberria, Aritz Hebia, Unax Landa, Axel Lasa, Mikel Leonet, Ekain Mitxelena, Manex Olaiz, Xabat Olaiz, Ekaitz Salaberria, Iker Ubiria, Andoni Ugalde, Imanol Ugalde, Iñigo Ugalde, Oier Zabaleta, Eneko Zalakain eta Unai Zelaiaran.

 

 

 

Garaipen honekin, bere 2. txapela lortu du Oiartzunek; bestea 2013an irabazi zuen (Tolosaren aurka). Eta 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen), 2017an (Azpeitiarentzat txapela) eta 2021ean (Azpeitia txapeldun).

Azpeitiak 8 txapel ditu, urte hauetan lortutakoak: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta), 2016an (Astigarragaren kontra), 2017an (Oiartzunen aurka), 2018an (Atauni nagusituta) eta 2021ean (Oiartzuni). Eta beste 5etan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen), 2007an (Arrasaterentzat txapela), 2019an (Astigarraga nagusitu zen) eta aurten (Oiartzun txapeldun). Txapelketarn historian lau txapel jarraian lortu dituen herri bakarra da (2015, 2016, 2017 eta 2018).

 

 

 

Eta, txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde). Segidan dira Azpeitia, 8 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani, 5ekin (6tan bigarren); Segura, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun); Arrasate, 3kin (inoiz ez da txapeldunorde izan); Oiartzun aurtengoarekin, Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 3, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Oiartzun, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi eta Ataun (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 54 edizioetatik Oiartzunek 38 alditan hartu du parte, eta Azpeitiak 44 bider.

 

 

 

17 herri lehiatu dira autengoan eskuz: Alegia, Amasa-Villabona, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Hernani, Idiazabal, Lasarte-Oria, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zaldibia eta Zestoa.

 

 

 

Bertako igogailuak enpresak babestu du 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

 

Informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Eskua atalean dago eskuragarri.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba