Errenteriak irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa, 27 urteren ondoren

2022/06/21 | Lehiaketa

0-2 hartu du mendean Andoain Olaberrian jokatutako finalean, eta bere 6. txapela lortu du, hala; 1995ean jantzi zuten txapela azkenekoz errenteriarrek

Errenteriak irabazi du 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. 0-2 hartu du mendean Andoain, Olaberrian jokatutako finalean. Eta errenteriarrek beraien 6. txapela janztea lortu dute, hala; 1995. urtean irabazi zuten azkena. Hauxe izan zen jaialdia:

 

 

 

Ekainak 18, larunbata, 12:00, Olaberria-Udalekoa



ANDOAIN 0 / ERRENTERIA 2. ERRENTERIA TXAPELDUN
 

1. Larruzko paleta:
ANDOAIN (Ibai Iradi-Koldo Ponce) 27
ERRENTERIA (Ibon Eskisabel-Ruben Pichel) 35

2. Pala motza:
ANDOAIN (Ibon Altuna-Aritz Rekalde) 33
ERRENTERIA (Yorel Martinez-Abel Pichel) 40

 

 

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Errenteria aurtengo Herriartekoan: Garikoitz Arizkorreta, Aritz Arregi, Mikel Bengoetxea, Ibon Eskisabel, Ibai Izquierdo, Iker Maneiro, Yorel Martinez, Abel Pichel eta Rubén Pichel.

Eta hauek Andoain: Mikel Agirre, Jose Xabier Alkorta, Ibon Altuna, Eneko Beloki, Imanol Borrero, Josu Etxeberria, Aritz Eskudero, Ibai Iradi, Manex Lete, Julen Loidi, Nora Mendizabal, Koldo Ponce, Aritz Rekalde, Iker Uria eta Imanol Usandizaga.

 

 

 

Garaipen honekin, esan bezala, Errenteriak 6. txapela gehitu dio bere palmaresari. Duela 27 urte jantzi zuen txapela azkeneko aldiz, 1995ean, Oiartzunen kontrako finalean. Iaz jokatu zuten azken finala errenteriarrek, aurten bezala Andoainen kontra; baina andoaindarrek eraman zuten txapela etxera 2021eko edizioan. 1991-1995 bitarteko (biak barne) txapelak ditu Errenteriak, aurtengoarekin batera; eta 4 aldiz izan da txapeldunorde: 1996an, 2010ean, 2018an eta 2021eanDonostiaren (7) eta Andoainen (7) ondoren da Errenteria sailkapen orokorrean.

Andoainek, aipatu moduan, 7 txapel ditu irabaziak: 2009, 2010, 2011, 2013, 2016, 2017 eta 2021 urteetakoak, hain zuzen ere. Eta, aurtengoarekin, 6 aldiz izan da txapeldunorde: 1997, 1999, 2006, 2008, 2015 eta 2022an. Hala, Donostiarekin batera, txapel gehien dituen herria da (donostiarrak ere 7 aldiz txapeldun eta 6 aldiz txapeldunorde).

 

 

 

Bai Errenteria bai Andoain Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu dira, hau da, 31 aldiz.

 

 

 

Aurten 9 herri lehiatu dira:
 

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
  9. Tolosa

 

 

 

2022ko Herriarteko Pala Txapelketaren xehetasun guztiak ikusgai daude gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-LP eta PM atalean. Eta Argazki galeriak txokoan finalaren sari-banaketaren hainbat irudi.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba