Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak, larunbatean, Ataunen
2022/06/14 | Lehiaketa
Landa (Lapke) eta Ormazabal (Mundarro) izango dira aurrez aurre lehenik, 2. urteko alebinen mailako lehian, eta ondoren Alberdik (Ataun) eta Arregik (Azkoitia) neurtuko dituzte indarrak, infantilen mailakoan; 16:00etan hasiko da jaialdia, Auzoetan
Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Ataungo Auzoeta frontoian. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, 2. urteko alebinen lehian, Lapke klubeko (Lazkao) Landa eta Mundarroko (Astigarraga) Ormazabal izango dira aurrez aurre; ondoren, infantiletan, Ataungo Alberdik eta Azkoitiko Arregik neurtuko dituzte indarrak:
Ekainak 18, larunbata, 16:00, Ataun-Auzoeta
1. 2. urteko alebinak:
2. Infantilak:
Ilunpe (Azpeitia) klubeko Ansola eta Behar Zanako (Villabona) Iparragirre gelditu dira finalaren atarian alebinetan, eta infantiletan Oiarpeko (Oiartzun) Zelaiaran eta Azkoitiko Etxaniz. Hain zuzen ere, hauexek izan dira finalerdietako emaitzak:
Ekainak 11, larunbata, 16:00, Ataun-Auzoeta
1. 2. urteko alebinak:
2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2022ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10k; buruz buru jokatu dute:
2. URTEKO ALEBINAK
INFANTILAK
Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Berezkoak (eskuz) atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|