Agirre-Lujanbio (Errepala 1) bikotearentzat txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan
2022/06/07 | Lehiaketa
Larruzko paletako finala jokatu zuten beraien klubeko Begiristain anaien (Errepala 3) aurka, eta 40-25 irabazi zieten
Txapelak Errepala klubarentzat izango zirela jakina zen, bere bi talde baitziren lehiatzekoak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Bada, Agirre-Lujanbio bikoteak, Errepala 1ek, jantzi ditu azkenean. 40-25eko emaitzarekin irabazi dio Begiristain anaien Errepala 3 taldeari:
Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Gaska
Iazko txapeldunak ere badira Aitor Agirre eta Joseba Lujanbio. Aurreko denboraldian, Real Sociedad 3 taldea ordezkatuz irabazi zuten finala, 40-35 emaitzarekin, Aitor Brosa eta Mikel Begiristain bikotearen Real Sociedad 1 taldearen aurka.
8 bikote lehiatu dira aurten larruzko paletako espezialitatean: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Errepala 1, Errepala 2, Errepala 3, Errepala 4, Oiangu eta Txost.
Azken final hau jokatuta, bukatu da 2022ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa txokoan dago laburbilduta informazio guztia, eta Argazki galeriak atalean hainbat irudi bilduma dago ikusgai. |
|