Eskuz banaka lau terdiko eta zesta-puntako banakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan

2022/06/01 | Lehiaketa

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat final izango da ikusgai; eskuz banaka lau terdiko lehian, kadeteen 3. mailako finalak: Gipuzkoakoa eta Mendebaldekoa Zestoan, larunbatean, eta Ekialdekoa Errenterian, ostiralean; zesta-puntako banakako lehian, hiru finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Hondarribian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, hainbat final ikusteko aukera izango da, asteburu honetan.

Alde batetik, eskuz banaka lau t'erdiko lehian, kadeteen 3. mailako finalak jokatuko dituzte. Gipuzkoakoa eta Mendebaldekoa Zestoan izango dira, larunbat arratsaldean; eta Ekialdekoa Errenterian, ostiral iluntzean.

Bestetik, zesta-puntako banakako lehian, hiru finalak jokatuko dituzte (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); Hondarribian izango da jaialdia, larunbat arratsaldean.

Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu final guztien jaialdiak:

 

 

Ekainak 3, ostirala, 19:00, Errenteria-Agustina Otaola


1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteak, 3. maila. Ekialdeko finala:
EPLE-Egoitz Perez / EPLE-Mikel Ayestaran

 

Ekainak 4, larunbata, 16:15, Zestoa-Gurutzeaga

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteak, 3. maila. Mendebaldeko finala:
SORALUZE-Eki Amuategi / BEHAR ZANA-Aitor Larrarte

2. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteak, 3. maila. Gipuzkoako finala:
ABANTZU-Julen Unanue / ABANTZU-Aritz Alonso

 

Ekainak 4, larunbata, 18:30, Hondarribia-Jostaldi

1. Zesta-punta banaka, kadeteak:
BEOTIBAR-Xabat Altuna / HONDARRIBIA-Manex Zamora

2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
DANOK BAT-Eñaut Urreisti / ZUMAIA-Haritz Egaña

3. Zesta-punta banaka, nagusiak:
ZUMAIA-Cosme Agirre / HONDARRIBIA-Julen Basterra

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka lau t'erdian eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta banaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauei guztiei buruzko informazioa.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba