Finalerdietarako txartelak jokoan palaz eta gomazko paletaz, Herriarteko Txapelketan

2022/05/26 | Lehiaketa

Bai lehia batean zein bestean,final-laurdenen itzulerako jaialdiak jokatuko dituzte; eskuz, hain zuzen ere, final-laurdenei ekingo diete; eta zesta-puntaz, ligaxkako 4. jardunaldia izango da ikusgai

Azken faseak zehazten joango dira, asteburuan, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Palako zein gomazko paletako lehietan, esaterako, finalerdietara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu jardunaldi honetan.

Larruzko paleta eta pala motzeko txapelketan, esan bezala, final-laurdenen itzulerako jaialdiak jokatuko dituzte Debak eta Andoainek (joanekoan 2-0 Andoainen alde), Azpeitiak eta Donostiak (2-0 irabazi zuen Donostiak) eta Olaberriak eta Ordiziak (0-2 da aurretik Olaberria). Errenteriak dagoeneko ziurtatuta du finalerdietako postuetako bat, bere aurkaria (Tolosa) erretiratu denez zuzenean sailkatu baita hurrengo fasera.

Gomazko paletaz ere finalerdietarako txartelak jokoan izango dituzte Tolosak eta Hernanik (2-1 irabazi zuen Hernanik joanekoan), Donostiak eta Aiak (1-2 Donostia aurretik) eta Astigarragak eta Andoainek (1-2 Astigarragaren alde). Azkoitia dagoeneko sailkatuta dago, bere aurkaria (Soraluze) erretiratu egin baita. 

Eskuz, final-laurdenei ekingo diete Hernanik eta Andoainek, Amezketak eta Oiartzunek, Ataunek eta Azpeitiak eta Azkoitiak eta Tolosak.

Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako 4. jardunaldia jokatuko dute Zumaiak eta Mutrikuk.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:

 

MAIATZAK 27, OSTIRALA

 

- 18:00, Amezketa-Larrunarri: AMEZKETA / OIARTZUN (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 18:30, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / MUTRIKU (zesta-punta, ligaxka, 4. jardunaldia)

- 19:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / AZPEITIA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

- 19:00, Hernani-Udalekoa: HERNANI / ANDOAIN (eskua-final-laurdenak, joanekoa)

- 19:30, Donostia-Atano III.a: DEBA / ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)

- 20:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA / DONOSTIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / TOLOSA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)

 

MAIATZAK 28, LARUNBATA
 

- 09:00, Donostia-Loiola: DONOSTIA / AIA (gomazko paleta, final-laurdenak, itzulerakoa)

- 09:30, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / HERNANI (gomazko paleta, final-laurdenak, itzulerakoa)

- 10:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / ANDOAIN (gomazko paleta, final-laurdenak, itzulerakoa)

- 11:00, Olaberria-Udalekoa: OLABERRIA / ORDIZIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)

 

 

 

2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, 17 herri ari dira eskuz, 9 larruzko paleta eta pala motzez, 3 zesta-puntaz eta 15 gomazko paletaz444 pilotarik eman du izena txapelketan: 211 eskuzko lehiarako, 77 larruzko paleta eta pala motzekorako, 38 zesta-puntakorako eta 118 gomazkorako. Hauexek dira izena emandakoak:

 

ESKUA

  1. Alegia
  2. Amasa-Villabona
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Aretxabaleta
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Bergara
  10. Hernani
  11. Idiazabal
  12. Lasarte-Oria
  13. Oiartzun
  14. Oñati
  15. Tolosa
  16. Zaldibia
  17. Zestoa

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
  9. Tolosa

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Donostia
  7. Errenteria
  8. Hernani
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Soraluze
  12. Tolosa
  13. Zarautz
  14. Zestoa
  15. Zumarraga

 

Eskuz, iaz baino herri bat gehiago lehiatu da aurten, 17: Aduna, Astigarraga eta Bidania-Goiatz ez dira izanbaina Amasa-Villabona, Idiazabal, Lasarte-Oria eta Zaldibia dira talde berriak.

Gomazko paletaz, hiru herri gutxiago lehiatu dira, 15: aurten ez dute jokatu Amasa-Villabonak, Azpeitiak, Debak eta Oriok; eta bai, ordea, Oiartzunek.

Palako lehian, 9 herrik hartu dute parte, aurrekoan baino bi gehiago: ez dago bajarik iaztik; eta Azpeitia eta Tolosa gehitu zaizkio zerrendari.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri ari dira lehian, aurreko edizioan baino bat gutxiago: Donostia ez da aurten.

 

 

 

Finalei dagokienean, gomazko paletakoa, palakoa eta zesta-puntakoa jokatuko dira lehendabizi: ekainaren 19ko jardunaldian. Eta eskuzko finala ekainaren 25ean izango da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Oiartzun izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 7 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Olaberria hirugarren, 6 txapelekin (2 aldiz txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen aurreko edizioan, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 2 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2021eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Bertako igogailuak enpresa da 2022ko edizioko babeslea. Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. Aurkezpeneko irudi bilduma ere ikusgai dago, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba