Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna ospatuko dute igandean, Zumaian
2022/05/25 | Topaketak eta ospakizunak
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribiko eta Zumaiako klubak elkartuko dira; egun osoko festa izango da, Aitzuri pilotalekuan: kinielak, erakustaldiak, bazkaria, profesionalen jaialdia...
![]() Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna ospatuko dute, igandean (2022-05-29), Zumaian.
Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku), Donostia Jai Alai (Donostia), Gazteleku (Andoain), Hondarribiko (Hondarribia) eta Zumaiako (Zumaia) klubak izango dira protagonista.
Aitzuri pilotalekura bildutakoek egun osoko festaz gozatzeko aukera izango dute (kartela, albiste honen eranskinean):
Animatu eta azaldu zesta-puntaz disfrutatzera!
*Argazkiak: Danok Bat kluba |
|