Herri guztiak hasiko dira lehian, asteburuan, Herriarteko Eskuzko Txapelketan

2022/05/12 | Lehiaketa

Kanporaketa jokatuta, final-zortzirenei ekingo diete jardunaldi honetan; palako lehian, final-laurdenetara sailkatzeko lehiatuko dira Oiartzun eta Andoain; zesta-puntaz, ligaxkako 2. jardunaldia jokatuko dute Hondarribiak eta Mutrikuk; eta gomazko paletaz, final-laurdenetarako txartelak izango dira jokoan

Herri guztiak hasiko dira lehian, asteburuan, Herriarteko Eskuzko Txapelketan. Idiazabalek eta Andoainek jokatu zuten aurre-kanporaketa, eta Andoainek egin du aurrera (2-4ko emaitzarekin). Hala, harekin batera, Aretxabaletak, Hernanik, Alegiak, Amezketak, Oñatik, Zaldibiak, Oiartzunek, Amasa-Villabonak, Ataunek, Lasarte-Oriak, Azpeitiak, Zestoak eta Tolosak final-zortzirenei ekingo diete jardunaldi honetan (azken unean, Bergarak erretiratu behar izan du eta, hortaz, Azkoitia vs Bergara kanporaketa ez da jokatuko).

Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, Oiartzunek eta Andoainek aurre-kanporaketaren itzulerako partidak jokatuko dituzte; bana egin zuten joanekoan. Ikusteko dago, beraz, zein sailkatuko den final-laurdenetara.

Zesta-puntaz, ligaxkako 2. jardunaldia jokatuko dute Hondarribiak eta Mutrikuk.

Eta gomazko paletaz, azkenik, final-laurdenetarako txartelak izango dira jokoan, final-zortzirenetako itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte Mutrikuk eta Hernanik, Tolosak eta Zumarragak, Errenteriak eta Aiak, Donostiak eta Zestoak, Andoainek eta Oiartzunek, Astigarragak eta Anoetak eta Azkoitiak eta Zarautzek.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:

 

MAIATZAK 12, OSTEGUNA
 

- 20:30, Errenteria-Agustina Otaola: ERRENTERIA / AIA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

 

MAIATZAK 13, OSTIRALA
 

- 18:30, Villabona-Bear Zana: AMASA-VILLABONA / ATAUN (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 18:45, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza, final-zortzirenak, itzulerakoa)

- 19:00, Zaldibia-Resti: ZALDIBIA / OIARTZUN (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 19:00, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / TOLOSA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 19:00, Amezketa-Larrunarri: AMEZKETA / OÑATI (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 19:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / ALEGIA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 19:30, Itziar-Udalekoa: MUTRIKU / HERNANI (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

- 20:00, Donostia-Loiola: DONOSTIA / ZESTOA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

- 21:30, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / ZUMARRAGA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

 

MAIATZAK 14, LARUNBATA
 

- 10:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / ANOETA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

- 12:00, Andoain-Arrate: ANDOAIN / OIARTZUN (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

- 16:15, Lasarte-Oria-Mitxelin: LASARTE-ORIA / AZPEITIA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

- 17:00, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / MUTRIKU (zesta-punta, ligaxka, 2. jardunaldia)

 

MAIATZAK 15, IGANDEA


- 11:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ZARAUTZ (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

- 16:30, Aretxabaleta-Udalekoa: ARETXABALETA / HERNANI (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

 

 

 

2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, 17 herri ariko dira eskuz, 9 larruzko paleta eta pala motzez, 3 zesta-puntaz eta 15 gomazko paletaz444 pilotarik eman du izena txapelketan: 211 eskuzko lehiarako, 77 larruzko paleta eta pala motzekorako, 38 zesta-puntakorako eta 118 gomazkorako. Hauexek dira parte hartuko duten herriak:

 

ESKUA

  1. Alegia
  2. Amasa-Villabona
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Aretxabaleta
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Bergara
  10. Hernani
  11. Idiazabal
  12. Lasarte-Oria
  13. Oiartzun
  14. Oñati
  15. Tolosa
  16. Zaldibia
  17. Zestoa

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
  9. Tolosa

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Donostia
  7. Errenteria
  8. Hernani
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Soraluze
  12. Tolosa
  13. Zarautz
  14. Zestoa
  15. Zumarraga

 

Eskuz, iaz baino herri bat gehiago lehiatuko dira aurten, 17: Aduna, Astigarraga eta Bidania-Goiatz ez dira izangobaina Amasa-Villabona, Idiazabal, Lasarte-Oria eta Zaldibia dira talde berriak.

Gomazko paletaz, hiru herri gutxiago lehiatuko dira, 15: aurten ez dute jokatuko Amasa-Villabonak, Azpeitiak, Debak eta Oriok; eta bai, ordea, Oiartzunek.

Palako lehian, 9 herrik hartuko dute parte, aurrekoan baino bi gehiago: ez dago bajarik iaztik; eta Azpeitia eta Tolosa gehitu zaizkio zerrendari.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioan baino bat gutxiago: Donostia ez da izango aurten.

 

 

 

Finalei dagokienean, gomazko paletakoa, palakoa eta zesta-puntakoa jokatuko dira lehendabizi: ekainaren 19ko jardunaldian. Eta eskuzko finala ekainaren 25ean izango da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Oiartzun izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 7 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Olaberria hirugarren, 6 txapelekin (2 aldiz txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen aurreko edizioan, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 2 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2021eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Bertako igogailuak enpresak babestuko du 2022ko edizioa. Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. Aurkezpeneko irudi bilduma ere ikusgai dago, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba