Eibar, Ataun, Ilunpe, Behar Zana, Intxurre eta Orio ere, txapeldun Errendimenduko eskuz binakakoan
2022/05/10 | Lehiaketa
Gipuzkoako finalak irabazi dituzte Eibar (alebinetan) eta Ataun (infantiletan) klubetako pilotariek; Ekialdeko finalak Ilunpekoek (alebinak) eta Behar Zanakoek (infantilak); eta Mendebalekoak Intxurrekoek (alebinak) eta Oriokoek (infantilak); dagoeneko martxan da Eskuz binakako Errendimenduko Udaberri Saria
![]() Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan, 2. urteko alebinen 2. mailako eta infantilen 2. mailako finalak jokatu dituzte, asteburuan, Donostia-Egian (Gipuzkoa), Azkoitian (Ekialdea) eta Arrasaten (Mendebaldea). Eta Eibar eta Ataun klubetako pilotariek jantzi dituzte Gipuzkoako txapelak, 2. urteko alebinetan eta infantiletan, hurrenez hurren. Alebin kategoriako beste bi finalak Ilunpe 2 (Ekialdea) eta Intxurre 2 (Mendebaldea) taldeek irabazi dituzte. Eta infantil kategoriakoak Behar Zana 2 (Ekialdea) eta Orio 1 (Mendebaldea) taldeek.
Datozen lerroetan laburbildu ditugu 2. mailako final guztien emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Maiatzak 7, larunbata, 16:00, Donostia-Egia. GIPUZKOAKO FINALAK
2. Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
Maiatzak 6, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea. EKIALDEKO FINALAK
2. Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
Maiatzak 7, larunbata, 16:00, Arrasate-Uarkape. MENDEBALDEKO FINALAK
3. Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat bilduma daude ikusgai.
Bestalde, Eskuz binakako Errendimenduko Udaberri Saria ere martxan da. 2. urteko alebinak eta infantilak lehiatuko dira txapelketa honetan ere, eskuz binaka: alebinetan, 1. (27 bikote) eta 2. mailan (20); eta infantiletan, 1. (23 talde), 2. (44) eta 3. mailan (3). Aurreko asteburuan ekin zioten txapelketari 1. mailakoek, eta jardunaldi honetan hasiko da 2. eta 3. mailakoena. Ekainaren 26ko astebururako aurreikusten dira finalak, oraindik zehazteko dauden egoitzetan. Txapelketaren inguruko informazio gehiago, hemen. |
|