Eskola adineko pilotarien final ugari, han-hemen, asteburuan

2022/05/04 | Lehiaketa

Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako bigarren mailako finalak jokatuko dituzte Donostia-Egian, Azkoitian eta Arrasaten; alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketako finalak Hondarribian izango dira ikusgai; Eskolarteko eskukoak Arrasaten; eta Eskolarteko paletakoak Bidania-Goiatzen eta Aian

Eskola adineko pilotariek hitzordu garrantzitsuak izango dituzte jardunaldi honetan. Alebin eta infantil kategorietako final ugari jokatuko dituzte, han eta hemen: eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketakoak, Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketakoak eta Eskolarteko Txapelketako eskuzko zein paletakoak, hain zuzen ere.

 

 

 

 

Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan, 2. urteko alebinen 2. mailako eta infantilen 2. mailako finalak jokatuko dituzte: Donostiako Egia auzoak hartuko ditu Gipuzkoakoak, larunbatean; Azkoitian izango dira ikusgai Ekialdekoak, ostiralean; eta Arrasaten Mendebaldekoak, larunbatean. Hauexek izango dira jaialdiak:

 

Maiatzak 7, larunbata, 16:00, Donostia-Egia. GIPUZKOAKO FINALAK


1. Eskuz binaka 2. urteko alebinak, 2. maila:
EIBAR (Aratz Amillategi-Liher Gil) / ALDE ZAHARRA 1 (Ekaitz Egaña-Xabat Manterola)

2. Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
ATAUN (Mikel Alzua-Aetz Lopez) / OIARPE 2 (Eki Caetano-Ekhi Iradi)

 

Maiatzak 6, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea. EKIALDEKO FINALAK


1. Eskuz binaka 2. urteko alebinak, 2. maila:
ILUNPE 2 (Oier Arriaran-Julen Aranguren) / AZKOITIA (Aimar Agirrezabal-Joanes Juaristi)

2. Eskuz binaka infantilak, 2. maila: 
BEHAR ZANA 2 (Aner Arrieta-Markel Iraola) / OIARPE 1 (Aitzol Galardi-Eñaut Iturain-Unax Oiarzabal)

 

Maiatzak 7, larunbata, 16:00, Arrasate-Uarkape. MENDEBALDEKO FINALAK


2. Eskuz binaka 2. urteko alebinak, 2. maila:
ARETXABALETA (Aratz Arbulo-Ekain Sarasua) / INTXURRE 2 (Haritz Leo-Joanes Urdanpilleta)

3. Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
ORIO 1 (Ganix Miner-Etxahun Sukia) / LAPKE 1 (Oier Altuna-Iñaki Esnaola)

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.

 

 

 

 

Alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketako finalak, bestalde, Hondarribian izango dira ikusgai, larunbatean. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

 

Maiatzak 7, larunbata, 17:30, Hondarribia-Jostaldi


1. Alebinak:
DANOK BAT 1 (Beristain-Agirregomezkorta) / HONDARRIBIA (Zuzaya-Bereau)

2. Infantilak:
DANOK BAT 1 (Agirregomezkorta-Otaño) / ZUMAIA (F.Watkins-M.Watkins-Silveti)

 

Informazio gehiago, Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta punta-alebinak, eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa zesta punta-infantilak ataletan.

 

 

 

 

Azkenik, Eskolarteko Txapelketan, eskuzko eta paletako finalak jokatuko dituzte, larunbatean: eskuz, pilota goxuarekin, mutil alebinak, Arrasaten; paletaz, alebin neskak, Bidania-Goiatzen; eta paletaz, alebin mutilak, Aian. Jaialdiak, hauexek:

 

Maiatzak 7, larunbata, 16:00, Arrasate-Uarkape


1. Eskua, alebinak: JAKINTZA / ASTEASU

 

Maiatzak 7, larunbata, 16:00, Aia-Udalekoa


1. Paleta, mutil alebinak: AIA 2 / ALTZO

 

Maiatzak 7, larunbata, 17:30, Bidania Goiatz-Ernio


1. Paleta, neska alebinak: ADUNA-BIDANIA / BEHAR ZANA

 

Informazio gehiago, hemen.

 

 

 

 

Era berean, gogoratu jokoan dela Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Larunbat arratsaldetan jokatzen dituzte norgehiagokak, alebin kategoriakoek Villabonan eta infantilek Ataunen. Esteka honetan kontsulta daiteke informazio guztia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba