Lehia guztiak martxan Herriarteko Txapelketan

2022/05/04 | Lehiaketa

Jardunaldi honetan hasiko dira larruzko paleta eta pala motzeko, zesta-puntako eta gomazko paletako txapelketak; joan den asteburuan hasi zen eskuzkoan, Andoain eta Idiazabal lehiatuko dira kanporaketa gainditzeko; aurten17 herri ariko dira eskuz, 9 larruzko paleta eta pala motzez, 3 zesta-puntaz eta 15 gomazko paletaz; guztira, 444 pilotarik eman du izena txapelketan

Jardunaldi honetan hasiko dira larruzko paleta eta pala motzeko, zesta-puntako eta gomazko paletako lehiak 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Hala, aurreko asteburuan hasi zen eskuzkoari gehituz, lehia guztiak martxan izango dira hitzordu garrantzitsu honetan. 

Eskuz, hain zuzen ere, Andoainek eta Idiazabalek final-hamaseireneko kanporaketaren itzulerako partidak jokatuko dituzte; 1-2 da aurretik Andoain.

Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, Andoainek eta Oiartzunek jokatuko dute kanporaketa, final-zortzirenetako joaneko jaialdia.

Zesta-puntaz, ligaxkari ekingo diote Mutrikuk eta Zumaiak.

Eta gomazko paletaz, azkenik, final-zortzirenetako joaneko jaialdiak izango dira ikusgai.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:

 

MAIATZAK 5, OSTEGUNA
 

- 18:30, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / DONOSTIA (gomazko paleta, final zortzirenak, joanekoa)

- 20:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / OIARTZUN (larruzko paleta eta pala motza, final-zortzirenak, joanekoa)

 

MAIATZAK 6, OSTIRALA
 

- 19:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / IDIAZABAL (eskua, final-hamaseirenak, itzulerakoa)

- 20:00, Aia-Udalekoa: AIA / ERRENTERIA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

- 20:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / MUTRIKU (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

- 20:30, Anoeta-Alkartasuna: ANOETA / ASTIGARRAGA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

 

MAIATZAK 7, LARUNBATA
 

- 10:00, Zarautz-Aritzbatalde: ZARAUTZ / AZKOITIA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

- 10:30, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / TOLOSA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

 

MAIATZAK 8, IGANDEA


- 11:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ANDOAIN (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

- 17:00, Zumaia-Aitzuri: MUTRIKU / ZUMAIA (zesta-punta, ligaxka, 1. jardunaldia)

 

 

 

2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, 17 herri ariko dira eskuz, 9 larruzko paleta eta pala motzez, 3 zesta-puntaz eta 15 gomazko paletaz444 pilotarik eman du izena txapelketan: 211 eskuzko lehiarako, 77 larruzko paleta eta pala motzekorako, 38 zesta-puntakorako eta 118 gomazkorako. Hauexek dira parte hartuko duten herriak:

 

ESKUA

  1. Alegia
  2. Amasa-Villabona
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Aretxabaleta
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Bergara
  10. Hernani
  11. Idiazabal
  12. Lasarte-Oria
  13. Oiartzun
  14. Oñati
  15. Tolosa
  16. Zaldibia
  17. Zestoa

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
  9. Tolosa

 

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Donostia
  7. Errenteria
  8. Hernani
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Soraluze
  12. Tolosa
  13. Zarautz
  14. Zestoa
  15. Zumarraga

 

Eskuz, iaz baino herri bat gehiago lehiatuko dira aurten, 17: Aduna, Astigarraga eta Bidania-Goiatz ez dira izangobaina Amasa-Villabona, Idiazabal, Lasarte-Oria eta Zaldibia dira talde berriak.

Gomazko paletaz, hiru herri gutxiago lehiatuko dira, 15: aurten ez dute jokatuko Amasa-Villabonak, Azpeitiak, Debak eta Oriok; eta bai, ordea, Oiartzunek.

Palako lehian, 9 herrik hartuko dute parte, aurrekoan baino bi gehiago: ez dago bajarik iaztik; eta Azpeitia eta Tolosa gehitu zaizkio zerrendari.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioan baino bat gutxiago: Donostia ez da izango aurten.

 

 

 

Finalei dagokienean, gomazko paletakoa, palakoa eta zesta-puntakoa jokatuko dira lehendabizi: ekainaren 19ko jardunaldian. Eta eskuzko finala ekainaren 25ean izango da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Oiartzun izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 7 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Olaberria hirugarren, 6 txapelekin (2 aldiz txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen aurreko edizioan, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 2 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2021eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Bertako igogailuak enpresak babestuko du 2022ko edizioa. Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. Aurkezpeneko irudi bilduma ere ikusgai dago, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba