Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako lehen txapelak, banatuta
2022/04/12 | Lehiaketa
2. urteko alebinen 1. mailako eta infantilen 1. eta 3. mailako finalak jokatu berri dituzte: Ataun eta Ilunpe nagusitu dira Gipuzkoako finaletan, eta Lapke, Aretxabaleta, Azkoitia, Mundarro eta Behar Zana eskualdeetako lehietan; maiatzaren 8ko asteburuan izango dira ikusgai 2. urteko alebinen 2. mailako finalak eta infantilen 2. mailakoak
Banatu ditugu lehen txapelak Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan. 2. urteko alebinen 1. mailako eta infantilen 1. eta 3. mailako finalak jokatu dituzte, asteburuan: Ataun eta Ilunpe nagusitu dira Gipuzkoako Txapelketako finaletan, eta eskualdeetako lehietan Lapke, Aretxabaleta, Azkoitia, Mundarro eta Behar Zana. Maiatzaren 8ko asteburuan izango dira txapelketako gainontzeko finalak: 2. urteko alebinen 2. mailakoak eta infantilen 2. mailakoak, hain zuzen ere.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu finalen emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Apirilak 8, ostirala, 19:00, Ataun-Auzoeta. GIPUZKOAKO FINALAK
2. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
3. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
Apirilak 7, osteguna, 18:00, Lazkao-Joxe Miel Barandiaran. GOIERRIKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
2. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
Apirilak 9, larunbata, 11:30, Astigarraga-Udalekoa. EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
2. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan Gipuzkoako finaletako hainbat irudi daude ikusgai.
*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Goiena-Imanol Soriano. |
|