Epeldek (Azkoitia) eta Atxotegik (Soraluze) irabazi dituzte gomazko paletako banakako finalak

2022/04/12 | Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketan, buruz buru kantxa osoan, nagusien 1. mailako txapela jantzi du Epeldek, Daguerreri (Zarautz) irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Atxotegik, Lertxundiren (Orio) kontra

Azkoitiko klubeko Iker Epeldek eta Soraluzeko Aitor Atxotegik irabazi dituzte gomazko paletako banakako bigarren finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan jokatu eta gero, buruz buru kantxa osoan lehiatu dira orain palista gipuzkoarrak, eta ostiralean jokatu zituzten finalak, Zarautzen. Nagusien 1. mailako txapela jantzi zuen Epeldek, Zarauzko Javier Daguerreri irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Atxotegik (Jon Gallastegiren ordez jokatu zuen), Orioko Aritz Lertxundi mendean hartuta.

 

 

 

Hemen jaialdiaren xehetasunak:

 

Apirilak 8, ostirala, 19:30, Zarautz-Aritzbatalde


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 2. maila:
SORALUZE (Aitor Atxotegi) 25
ORIO (Aritz Lertxundi) 19

2. Gomazko paleta banaka katxa osoan, nagusiak 1. maila:
AZKOITIA (Iker Epelde) 25 
ZARAUTZ (Javier Daguerre) 14

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean kontsulta daiteke txapelketa honen inguruko informazio guztia. Eta sari-banaketaren irudiak ikusgai daude Argazki galeriak txokoan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba