Behar Zana eta Kurpil Kirolak klubentzat txapelak Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan

2022/03/22 | Lehiaketa

Xareko nagusien kategoriako finala irabazi du Behar Zanak, Ametsa 2 taldearen aurka; paleta argentinarreko nagusien 2. mailako lehian nagusitu da Kurpil Kirolak 2 taldea, bere klubeko Kurpil Kirolak 1en kontra; eta paleta argentinarreko nagusien 1. mailakoan, Kurpil Kirolak 2 taldeak Ramuntxo 2 hartu du mendean

Behar Zana eta Kurpil Kirolak klubentzat izan dira txapelak asteburuan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Zehazki, xareko finala irabazi du Behar Zanak, eta paleta argetinarreko biak Kurpil Kirolakek.

Behar Zanak (Maiza-Lopetegi) Ametsa 2 taldea (Iturbe-Iturbe) hartu du mendean xareko nagusien kategoriako finalean.

Kurpil Kirolak 2 (Ramirez-Martinez) bere klubeko Kurpil Kirolak 1 taldeari (Lazkano-Cruz) nagusitu zaio paleta argentinarreko nagusien 2. mailako lehian.

Eta 1. mailakoan ere Kurpil Kirolak 2 taldeak (Sagarzazu-Almandoz) irabazi du, kasu honetan Ramuntxo 2ren aurka (Monserrat-Mutuberria).

Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak:

 

 

Martxoak 18, ostirala, 19:30, Irura-Ametsa trinketa

1. Xare, nagusiak:
BEHAR ZANA (Oier Maiza-Joxi Lopetegi) 40
AMETSA 2 (Oier Iturbe-Jose Ignacio Iturbe) 32

 

Martxoak 19, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Iñaki Ramirez-Jesus Martinez) 30
KURPIL KIROLAK 1 (Lander Lazkano-Lauren Cruz) 10

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 2 (Ander Monserrat-Markel Mutuberria) 23
KURPIL KIROLAK 2 (Unai Sagarzazu-Miguel Almandoz) 30

 

 

 

Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean topatuko duzue. Eta Argazki galeriak txokoan zenbait irudi bilduma daude ikusgai.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba