Udaberri Sarian, larruzko paletako eta gizonezkoen gomazko paletako finalak, asteburuan

2022/03/17 | Lehiaketa

Ostiralean jokatuko dute gomazko paletako finala, 19:30ean, Astigarragan; eta larunbatean larruzko paletakoa, 11:00etan hasita bigarrena, Altzan; Intxurre 2 taldeak irabazi du emakumezkoen gomazko paletako nagusien kategoriako finala

Beste bi final izango dira ikusgai, asteburuan, Udaberri Sarian: gizonezkoen gomazko paletako nagusien kategoriakoa alde batetik, eta larruzko paletako nagusien kategoriakoa bestetik. Ostiralean jokatuko dute gomazko paletakoa, 19:30ean, Astigarragan. Eta larunbatean larruzko paletakoa, 11:00etan hasita jaialdiko bigarren partidan, Donostiako Altza auzoan. Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu bi jaialdiak:

 

 

Martxoak 18, ostirala, 19:30, Astigarraga-Udalekoa

1. Gomazko paleta gizonezkoak, nagusiak:
MUNDARRO 2 (Alain Agirre-Beñat Zubiarrain)
LAGUNAK (Kepa Arrizabalaga-Mikel Arrieta)

 

Martxoak 19, larunbata, 11:00, Donostia-Altza

2. Larruzko paleta, nagusiak:
ALTZATARRA (Telmo Astrain-Juan Jose Polo)
GAZTELEKU (Jose Xabier Alkorta-Koldo Ponce)

 

 

 

Bestetik, Intxurre 2k irabazi du emakumezkoen gomazko paletako nagusien kategoriako finala. 15-30 nagusitu zen Maddi Iturriotz-Nagore Murua bikotea Eider Otaegi-Eli Gutierrez bikoaren Hernani taldearen aurka, joan den ostiralean Ikaztegietan jokatutako finalean:

 

Martxoak 11, ostirala, 20:15, Ikaztegieta-Udalekoa


1. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusiak:
HERNANI (Eider Otaegi-Eli Gutierrez) 15
INTXURRE 2 (Maddi Iturriotz-Nagore Murua) 30

 

 

 

Martxoaren 27ko jardunaldian ere final ugari izango dira han-hemenka Udaberri Sarian.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke, hain justu, txapelketaren informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Tolosaldeko Ataria.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba