Behar Zanak irabazi du Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa
2022/03/15 | Lehiaketa
Artola-Karrikaburu bikoak 40-31 irabazi dio Aizpurua anaien Zubieta 3 taldeari, Oiartzunen jokatutako finalean
Behar Zanak irabazi du Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa. Amasa-Villabonako taldeak 40-31 hartu du mendean Zubieta 3 bikotea, Oiartzunen jokatutako finalean. Ligaxkan nagusitasuna erakutsi zuen Behar Zanak, partida guztiak irabazita, eta finalerako zuzeneko txartela lortuta, hala. Zubieta 3 taldeak Txost 1en kontrako finalerdia irabazita eskuratu zuen beste txartela, baina ezin izan du bigarren postu hori hobetu. Hauxe finaleko jaialdia:
Martxoak 12, larunbata, 18:00, Oiartzun-Madalensoro
6 talde lehiatu dira aurtengo txapelketan: Behar Zana, Txost 1, Txost 2, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Joko Garbi-nagusiak atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak.
*Argazkiak: Txost Pilota Kirol Kluba (Oiartzun). |
|