Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala, larunbatean, Oiartzunen

2022/03/08 | Lehiaketa

Behar Zana eta Zubieta 3 taldeak lehiatuko dira txapelaren bila; 18:00etan hasiko da norgehiagoka, Madalensoro pilotalekuan

Behar Zana eta Zubieta 3 taldeek jokatuko dute 2021-22 denboraldiko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala. Larunbatean lehiatuko dira txapelaren bila, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, 18:00etatik aurrera:

 

 

 

Martxoak 12, larunbata, 18:00, Oiartzun-Madalensoro


1. Joko garbi, nagusiak:
BEHAR ZANA (Jon Ander Artola-Fredo Karrikaburu) / ZUBIETA 3 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua)

 

 

 

Ligaxka lehen postuan bukatuta, zuzenean sailkatu da finalera Behar Zana taldea. Zubieta 3 (Aizpurua-Aizpurua) bigarren sailkatuak eta Txost 1 (Etchelecu-Zabala) hirugarrenak finalerdia jokatu behar izan zuten aurreko asteburuan (2022-03-05) eta, 40-31 irabazita, Zubieta 3k lortu zuen finalerako beste txartela.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Joko Garbi-nagusiak atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba