Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, larunbatean
2022/03/09 | Lehiaketa
Adimen urritasuneko txapelketako (teniseko paleta) buruz buruzko finalak izango dira ikusgai, Idiazabalen, 10:30etik aurrera; gurpil aulkiko lehiaren (gomazko paleta) beste jardunaldi bat ere jokatuko dute
![]() Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, larunbat goizean, Idiazabalen. Adimen urritasuneko txapelketako (teniseko paleta) buruz buruzko finalak izango dira, hain zuzen ere, Igarondo pilotalekuan. Gurpil aulkiko lehiaren (gomazko paleta) beste jardunaldi bat ere jokatuko dute.
10:30ean hasiko da jaialdia. Informazio gehiago, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren webgunean. |
|