Hernani, Pagazpe eta Behar Zana, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz binaka

2022/03/09 | Lehiaketa

Kadete eta jubenil kategorietako finalak irabazi dituzte Hernaniko pilotariek, nagusien 2. mailako txapelak jantzi dituzte Pagazpe klubekoek, eta nagusien 1. mailakoak Behar Zanakoek

Hernani, Pagazpe eta Behar Zana klubeko pilotariek jantzi dituzte txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finaletan. Kadete kategoriako finala irabazi dute Hernaniko Iturbek eta Legarretak; jubenilena, klub bereko Jarak eta Manterolak; nagusien 2. mailako lehian nagusitu dira Pagazpeko Huizi eta Urruzola; eta, azkenik, nagusien 1. mailako txapelak eraman dituzte etxera Behar Zanako Maizek eta Urbietak.

 

Asteburuan Iruran jokatutako bi jaialdien xehetasunak, hemen:

 

 

Martxoak 5, larunbata, 18:30, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA 2 (Xabat Arruti-Urko Otaegi) 31 / HERNANI (Xuban Iturbe-Oihan Legarreta) 40

2. Eskuz binaka, jubenilak:
HERNANI (Jon Jara-Unax Manterola) 40 / BEHAR ZANA (Eñaut Aranburu-Oier Aranburu) 20

 

Martxoak 6, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
BEHAR ZANA (Eneko Maiz-Jon Urbieta) 40 / MUNDARRO (John Linares-Oier Gurutzealde) 34

2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
PAGAZPE (Enrike Huizi-Julen Urruzola) 40 / BEHAR ZANA 1 (Koldo Jauregi-Iker Aburuza) 28

 

 

 

Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa eskuz binaka atalean dago ikusgai.

 

 

 

*Argazkiak: Behar Zana Pelota Elkartea (Amasa-Villabona).

 

 

 






Babesleak

Ir arriba