Udaberri Sariko zesta-puntako finala, ostiralean, Hondarribian
2022/03/03 | Lehiaketa
Kadete kategoriako lehia jokatuko dute Gazteleku eta Hondarribia 1 taldeko puntistek, 18:30ean, Jostaldin
![]() Udaberri Sariko lehendabiziko finala izango da ikusgai, asteburuan: zehazki, zesta-puntako lehia, kadete kategorian. Gazteleku eta Hondarribia 1 taldeko puntistak izango dira aurrez aurre, ostiralean, 18:30an, Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan:
Martxoak 4, ostirala, 18:30, Hondarribia-Jostaldi
1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
Lehiaketa-Federatua-Udaberri-Zesta punta kadeteak atalean ikus daitezke txapelketak utzitako emaitzak eta bestelako datu guztiak.
*Argazkiak: Danok Bat kluba (Mutriku). |
|