Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan

2022/03/02 | Lehiaketa

Irurako Ametsa trinketan izango dira ikusgai guztiak: larunbatean, 18:30ean hasita, kadeteen eta jubenilen finalak; eta igandean, 11:00etatik aurrera, nagusien 1. eta 2. mailako lehiak

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Irurako Ametsa trinketan. Bi jaialdi izango dira ikusgai: larunbatean, 18:30ean hasita, kadete eta jubenil kategorietakoek jokatuko dituzte finalak; eta igandean, 11:00etatik aurrera, nagusien 1. eta 2. mailakoen txanda izango da. Hauek, xehetasun guztiak:

 

 

Martxoak 5, larunbata, 18:30, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA 2 (Xabat Arruti-Urko Otaegi) / HERNANI (Xuban Iturbe-Oihan Legarreta)

2. Eskuz binaka, jubenilak:
HERNANI (Jon Jara-Unax Manterola) / BEHAR ZANA (Eñaut Aranburu-Oier Aranburu)

 

Martxoak 6, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
BEHAR ZANA (Eneko Maiz-Arkaitz Esnaola) / MUNDARRO (John Linares-Oier Gurutzealde)

2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
PAGAZPE (Enrike Huizi-Julen Urruzola) / BEHAR ZANA 1 (Iñaki Lizaso-Iker Aburuza)

 

 

 

Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa eskuz binaka atalean dago ikusgai.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba