Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, larunbatean, Tolosan
2022/02/16 | Lehiaketa
Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen Gipuzkoako Txapelketan; 19:15ean hasita, nagusien 2. eta 1. mailako finalak izango dira ikusgai, Beotibarren; datozen jardunaldietan buruz buruko lehiarekin jarraituko dute, baina kantxa osoan
Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen eta, hain zuzen ere, larunbatean bukatuko da txapelketa, Tolosan antolatutako finalekin. 19:15ean hasiko da jaialdia: lehenik, Orio klubeko bi pilotarik nagusien 2. mailako finala jokatuko dute; eta ondoren, Tolosako eta Behar Zanako ordezkari bana lehiatuko dira, 1. mailakoan. Hauxe aurreikusitako jaialdia:
Otsailak 19, larunbata, 19:15, Tolosa-Beotibar
2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
Lehia hau bukatutakoan, gomazko paletako banakako lehiarekin jarraituko dute Gipuzkoako pilotariek datozen jardunaldietan, baina kasu honetan kantxa osoan. Txapelketa honetan ere nagusien 1. eta 2. mailan hartuko dute parte: 7 pilotarik eman du izena 1. mailan, eta 17 2. mailan. Nagusien 2. mailakoek otsailaren 27ko jardunaldian ekingo diote lehiari, eta nagusien 1. mailakoek martxoaren 6koan. Bi finalak egun berean jokatuko dira: apirilaren 10eko jardunaldian, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.
Lehia hauen guztien inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean sartu. |
|