Zesta-puntako Udazken Sariko finalak, ostiralean, Mutrikun
2022/02/03 | Lehiaketa
B multzoko finalak izango dira ikusgai, 19:30etik aurrera, Miruaitz pilotalekuan; A multzoko finalak urtarrilean jokatu zituzten, Tolosan: Beristain (Danok Bat)-Juaristi (Danok Bat) bikoteak irabazi zuen alebinetan, eta Agirregomezkorta (Danok Bat)-Zeberio (Hondarribia) bikoak infantiletan
![]() Eskola Kiroleko behin-behineko debekuak eragina izan du zesta-puntako Udazken Sarian ere, eta asteburu honetan berrekingo diote lehiari. Hain zuzen ere, B multzoko finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Mutrikun; 19:30ean hasiko da jaialdia, alebinen norgehiagokarekin, eta infantilen txanda izango da ondoren. A multzoko finalak urtarril hasieran jokatu zituzten, Tolosan: Beristain (Danok Bat)-Juaristi (Danok Bat) bikoteak irabazi zuen alebinetan, eta Agirregomezkorta (Danok Bat)-Zeberio (Hondarribia) bikoak infantiletan.
Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu B multzoko finalen xehetasunak:
Otsailak 4, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz
2. Zesta-punta, infantilak:
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.
Hainbat berezitasun ditu txapelketa honek. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak desberdinak izan dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.
Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta-Alebinak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan. |
|