Larunbatean jokatuko dituzte Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako beste bi finalak
2022/01/25 | Lehiaketa
Kadete eta jubenil kategorietako lehiak izango dira ikusgai, 10:30etik aurrera, Irurako Ametsa trinketan
![]() Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, jokatzeko falta ziren eskuz banakako bi finalak ikusteko aukera izango da, asteburuan. Hain zuzen ere, larunbatean jokatuko dituzte kadete eta jubenil kategorietako lehiak, 10:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketan:
Urtarrilak 29, larunbata, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
2. Eskuz banaka, jubenilak: LAPKE (Faben Ituarte) / HERNANI (Jon Jara)
Gizonezkoen paleta argentinarreko lehia eta xarekoa ere martxan dira Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan. Eskuz binaka ere hasiak dira, nagusietan, eta banakakoa bukatzen dutenean gehituko zaizkie kadeteak eta jubenilak ere.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzaren eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia. |
|