Gipuzkoa txapeldunorde federazioen arteko GRAVN Sarian

2011/05/13 | Lehiaketa

Ezker horman zein trinketean sailkatu da bigarren postuan, Nafarroaren atzetik

Urtetik urtera gero eta maila hobea ari da erakusten Gipuzkoako selekzioa, eta pixkanaka ari da jasotzen egindako lanaren ordaina. Federazioen arteko GRAVN txapelketan bigarren sailkatu da aurten, iazko hirugarren postua hobetuz. Txapeldunorde izan da, gainera, bai ezker hormako lehian eta baita trinketekoan ere. Nafarroako selekzio indartsua izan da, beste behin, onena. Beraz, pozik egoteko moduko emaitza, zalantzarik gabe.

 

Ondoren zehazten ditugu txapelketako sailkapenak:


EZKER HORMA 

1. Nafarroa
2. Gipuzkoa
3. Bizkaia
4. Araba
5. Errioxa


TRINKETA

1. Nafarroa
2. Gipuzkoa
3. Bizkaia
4. Araba
5. Errioxa

 

Webgune honetako Selekzioak atalean duzue txapelka honen inguruko informazio gehiago: ezker horman zein trinketean Gipuzkoa ordezkatu duten pilotarien zerrenda, emaitza guztiak, sailkapenak...

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba