Bertan behera Eskola Kiroleko lehiaketa guztiak, urtarrilaren 28ra arte

2022/01/13 | Lehiaketa

Eskolartekoari eta Errendimenduari eragingo dio neurriak

Eskola Kiroleko lehiaketa guztiak (Errendimendua barne) bertan behera gelditu dira gaur (2022-01-13), urtarrilaren 28ra arte. Egun horretan Eusko Jaurlaritza berriro bilduko baita neurriarekin jarraitzeko beharra aztertzeko. Erantsitako dokumentuan ikus daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalitako jakinarazpena.

 

 

Hala ere, entrenamendu saioak egin ahal izango dira, beti ere indarrean dauden protokoloak betez.

 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatutako txapelketei dagokienean, neurri honek gutxienez hiru astebururi eragingo die: urtarrilak 16, 23 eta 30.

 

 

Hauexek dira bertan behera geldituko diren txapelketak:

  • Eskolartekoa (eskua, xare, paleta eta zesta-punta)
  • Errendimendua (eskuz binaka eta zesta-punta)

 

 

Informazio gehiago izan ahala horren berri emango dugu.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba