Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehendabiziko finalak, larunbatean, Iruran
2022/01/12 | Lehiaketa
Nagusien 2. eta 1. mailako lehiak izango dira ikusgai, 16:30etik aurrera; jardunaldi honetan ere gizonezkoen paleta argentinarreko lehia (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak) hasiko dira
![]() Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan. Hain zuzen ere, eskuz banakako lehiako bi final jokatuko dituzte, larunbatean, Irurako Ametsa trinketan: nagusien 2. mailako partida lehenik, eta nagusien 1. mailakoa ondoren; 16:30ean hasiko da jaialdia (nagusien 1. mailan, gainera, iazko final bera errepikatuko da):
Urtarrilak 15, larunbata, 16:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: MUNDARRO (John Linares) / AZKOITIA (Iñaki Azkoitia) 2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Eneko Maiz) / EPLE (Ibon Taberna)
Jardunaldi honetan, gainera, beste bi lehia ere hasiko dira Trinketeko Txapelketan: gizonezkoen paleta argentinarrekoa (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak). Nagusien 1. eta 2. mailan lehiatuko dira paleta argentinarreko espezialitatean, 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 7 talde 2. mailan (multzo bakarra). Martxoaren 6ko asteburuan izango da nagusien 1. mailako finala, eta martxoaren 13koan 2. mailakoa. Xareko lehia jubenil mailako 3 bikotek jokatuko dute. Eta finala otsailaren 5ean izango da.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzaren eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia. |
|