Martxan da eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa

2022/01/13 | Lehiaketa

2. urteko alebinak (1. eta 2. maila) eta infantilak (1., 2. eta 3. maila) lehiatuko dira

Errendimenduko Txapelketekin aurrera jarraitzen dugu denboraldiaren bigarren zati honetan. Eskuz banakako lehia bukatuta, eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa. Jardunaldi honetan (2022-01-16) hasiko da.

 

 

 

2. urteko alebinek eta infantilek jokatuko dute. 2. urteko alebinetan, 1. mailako lehia eta 2. mailako lehia izango dira; 53 bikotek eman du izena alebinetan: 29 1. mailan (5 multzo osatu ditugu) eta 24 2. mailan (3 multzotan banatuta). Infantiletan, berriz, 1., 2. eta 3. maila osatu dira; 77 bikote lehiatuko dira: 20 1. mailan (3 multzo), 53 2. mailan (9 multzo) eta 4 3.mailan (multzo bakarra).

 

 

 

Bai alebinetan bai infantiletan ligaxka jokatuko dute lehenik, urtarrilaren 16ko jardunaldian hasi eta otsailaren 13ko, 20ko eta 27ko asteburuetara bitartean, kasuan kasuan. Denek jarraituko dute aurrera, hurrengo fasera, martxoaren 27ko jardunaldira bitarte: multzo bakoitzean 1. eta 2. postuan sailkatzen diren bikoteek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta 3. postutik 6.era bitartekoek eskualdeko txapelketak, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa. Infantilen 3. mailakoen kasuan, berriz, ez da eskualdeko lehiarik izango, eta hasierako ligaxka bukatuta azken faseari ekingo diote zuzenean.

 

 

 

Hain zuzen ere, lehendabiziko finala infantilen 3. mailakoena izango da: martxoaren 13ko jardunaldirako aurreikusten da. Gauzak ondo, gainontzeko final guztiak (bai Gipuzkoakoak bai eskualdekoak) apirilaren 10eko asteburuan izango dira ikusgai.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa eskuz binaka atalean daude jasota txapelketaren xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera atalean lehiari astez asteko jarraipena egiteko modua dago.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba