Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, asteburuan

2021/12/30 | Lehiaketa

LAZKAOk hartuko ditu kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako lehiak, eta ATAUNen jokatuko dituzte 2. mailakoak

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz banakako lehia ere bukatzear da. Hain zuzen ere, asteburuan jokatuko dituzte finalak kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariek. Lazkaok hartuko ditu 1. mailako lehiak, eta Ataunen jokatuko dituzte bigarren mailakoak.

Ondorengo lerroetan dituzue bi jaialdien xehetasunak:

 

 

LAZKAO - 2022-01-02 (igandea), 10:30

1. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:

OIARPE-Oihan Etxeberria / LAPKE-Oier Ibarluzea

2. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila:
ILUNPE-Eneko Odriozola  / LAPKE-Faben Ituarte

3. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
TOLOSA-Aitor Altuna / LAPKE-Beñat Zubizarreta

 

 

ATAUN - 2022-01-02 (igandea), 11:00


1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
ILUNPE-Iñigo Sarasua  / AZKOITIA-Denis Galarza

2. Eskuz banaka, jubenilak 2 maila:
ATAUN-Mattin Eizagirre / MURUMENDI-Beñat Leunda

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
TOLOSA-Ander Perurena / MURUMENDI-Xabier Olano

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba