Txapel gehiago Gipuzkoakoan, Oiangu, Errepala eta Lagunak klubentzat
2021/12/29 | Lehiaketa
Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, pala motzeko nagusien 1. eta 2. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren, Oiangu 2 taldeko eta Errepala 1eko pilotariek; eta eskuz binaka kadeteen 3. mailako finalean jantzi dute txapela Lagunak taldekoek
![]()
Oiangu, Errepala eta Lagunak klubek txapel gehiago gehitu dizkiete beraien palmaresei. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, pala motzeko nagusien 1. eta 2. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren, Oiangu 2 eta Errepala 1 taldeetako pilotariek. Eta Lagunak taldekoek eskuz binaka kadeteen 3. mailako finalean jantzi dute txapela.
Hauexek izan dira emaitzak:
Abenduak 26, igandea, 11:00, Olaberria-Udalekoa
2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
Abenduak 26, igandea, 10:30, Elgoibar-Ikastola
Bi lehien inguruko informazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka-Kadeteak 3. maila ataletan kontsulta daiteke. Pala motzeko finalen sari-banaketako irudiak ere ikusgai daude, Argazki galeriak txokoan. |
|