Hondarribia eta Zumaia, Gipuzkoako txapeldun zesta-puntaz
2021/12/09 | Lehiaketa
Hondarribia klubeko pilotariek irabazi dute kadeteen kategoriako binakako finala, eta Zumaia klubekoek bai jubenilena bai nagusiena
![]() Hondarribia eta Zumaia dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak jokatu zituzten joan den igandean, Hondarribian. Bertako pilotariek kadeteen kategoriako txapelak jantzi zituzten, eta zumaiarrek jubenilenak eta nagusienak. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:
Abenduak 5, igandea, 16:30, Hondarribia-Jostaldi
1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
HONDARRIBIA 1 (Joar Laka-Manex Zamora) 30 / DANOK BAT 2 (Ekhi Lete-Oinatz Agirregomezkorta) 29
2. Zesta-punta binaka, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Ander Ureta) 30 / ZUMAIA 3 (Haritz Egaña-Julen Cabanillas) 14
3. Zesta-punta binaka, nagusiak:
ZUMAIA 1 (Cosme Agirre-Unai Uranga) 30 /
HONDARRIBIA 3 (Julen Basterra-Zugaitz Salaberry) 20
Txapelketaren emaitza guztiak, sailkapenak eta beste hainbat datu webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta binaka atalean daude eskuragarri.
*Argazkiak: Jose Mari Manzisidor, Danok Bat kluba (Mutriku). |
|