Asteburuan hasiko da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, eskuz banakako lehiarekin
2021/12/02 | Lehiaketa
Gero gehituko zaizkio gizonezkoen paleta argentinarreko, eskuz binakako, emakumezkoen paleta argentinarreko eta xareko lehiak; eskuz banakako finalak 2022ko urtarrilaren 16ko eta 30eko asteburuetan aurreikusten dira
![]() Dena prest da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketarako. Asteburuan ekingo diote, eskuz banakako lehiarekin. Aurrerago gehituko zaizkio gizonezkoen paleta argentinarreko, eskuz binakako, emakumezkoen paleta argentinarreko eta xareko lehiak, besteak beste.
Eskuz banakako lehian, kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariak lehiatuko dira. 10 pilotari ariko dira kadetetan (2 multzotan), 6 pilotari jubeniletan (multzo bakarrean) eta 17 nagusietan (8 1. mailan, 2 multzotan banatuta; eta 9 2. mailan, 3 multzotan). Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, abenduaren 5eko asteburutik 19kora bitartean nagusietan, eta 2022ko urtarrilaren 16kora arte kadetetan eta jubeniletan. 2022ko urtarrilaren 9ko asteburuan izango dira finalerdiak nagusietan, eta urtarrilaren 23koan kadetetan eta jubeniletan. Finaletarako ere bi data aurreikusten dira: nagusien mailakoak jokatuko dira lehenik, urtarrilaren 16ko jardunaldian; eta ondoren izango dira kadeteena eta jubenilena, urtarrilaren 30ekoan.
Eskuz banakako txapelketaren informazioa ikusgai da webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-eskuz banaka txokoan. Lehiaketa-Federatua atalean aurki daiteke gainontzeko espezialitateena ere. |
|