Azkoitia eta Su-Berri 1 taldeentzat txapelak Kluben Arteko Gipuzkoakoan

2021/11/23 | Lehiaketa

Gomazko paletako nagusien 1. mailako finalak irabazi dituzte bi taldeek, gizonezkoena Azkoitiak eta emakumezkoena Su-Berri 1ek, Danok Bat eta Hernani taldeen aurka, hurrenez hurren

Azkoitia eta Su-Berri 1 taldeek ere lortu dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Gomazko paletako nagusien 1. mailako finalak irabazi dituzte biek, gizonezkoena Aizpuru-Epelde bikotearen Azkoitiak eta emakumezkoena Galdos-Mendizabalen Su-Berri 1ek, Elezgarai-Garalde bikoaren Danok Bat eta Irazustabarrena-Arrietaren Hernani taldeen aurka, hurrenez hurren. Hemen jaialdiaren xehetasunak: 

 

 

Azaroak 21, igandea, 17:00, Hernani
 

1. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, gizonezkoak:
AZKOITIA (Jokin Aizpuru-Iker Epelde) 25 /
DANOK BAT (Igor Elezgarai-Xabier Garalde) 21

2. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, emakumezkoak:
SU-BERRI 1 (Leire Galdos-Maider Mendizabal) 30 /
HERNANI (Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta) 27

 

 

 

Kategoria eta maila guztietako informazio zehatza webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka atalean kontsulta daiteke. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketaren hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 






Ir arriba