Gipuzkoako Txapelketako binakako gomazko paletako gainontzeko finalak, asteburuan
2021/11/24 | Lehiaketa
Zumarragak hartuko du jaialdietako bat, larunbatean, 17:00etan: Beloki eta Orio 2 taldeek gizonezkoen nagusien 3. mailako finala jokatuko dute lehenik, eta Altzatarrak eta Kukuk 2. mailakoa ondoren; bestea Hernanin izango da, ordu berean, baina igandean: Hernani 2 eta Hernani 1 lehiatuko dira emakumezkoen jubenilen mailako finalean, eta Aia eta Ataun nagusien 2. mailakoan
![]() Asteburuan izango dira ikusgai binakako gomazko paletako gainontzeko finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Zumarragak eta Hernanik hartuko dituzte jaialdiak: Zumarragan, larunbatean, gizonezkoen nagusien 3. eta 2. mailako finalak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita; eta Hernanin, ordu berean, baina igandean, emakumezkoen jubenilen eta nagusien 2. mailako finalak izango dira.
Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu finalen jaialdiak:
Azaroak 27, larunbata, 17:00, Zumarraga-Beloki
1. Gomazko paleta nagusiak, 3. maila, gizonezkoak:
2. Gomazko paleta nagusiak, 2. maila, gizonezkoak:
Azaroak 28, igandea, 17:00, Hernani-Udalekoa
2. Gomazko paleta nagusiak, 2. maila, emakumezkoak:
Kategoria eta maila guztietako informazio zehatza nahi izanez gero, klikatu hemen: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka. |
|