Gomazko paletako finalen txanda, asteburuan, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

2021/11/17 | Lehiaketa

Nagusien 1. mailako bi finalak, bai emakumezkoena bai gizonezkoena, izango dira ikusgai igandean, 17:00etatik aurrera, Hernanin

Gomazko paletako finalen txanda izango da, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, nagusien 1. mailako bi finalak jokatuko dituzte, bai emakumezkoena bai gizonezkoena. Igandean izango da ikusgai jaialdia, Hernanin, 17:00etan hasita:

 

 

Azaroak 21, igandea, 17:00, Hernani
 

1. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, gizonezkoak:
AZKOITIA (Jokin Aizpuru-Iker Epelde) / DANOK BAT (Igor Elezgarai-Xabier Garalde)

2. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, emakumezkoak:
SU-BERRI 1 (Leire Galdos-Maider Mendizabal) / HERNANI (Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta)

 

 

 

Gomazko paletako gainontzeko finalak (emakumezkoetan, jubenilak eta nagusiak 2. maila; eta gizonezkoetan, nagusiak 2. eta 3. maila) hurrengo jardunaldian, hilaren 28koan, aurreikusita daude.

 

 

 

Kategoria eta maila guztietako informazio zehatza webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka atalean kontsulta daiteke.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba