Emakumezkoen teknifikazio saioetan ere gogotsu lanean

2021/11/25 | Ikastaroak

Emakumezkoen teknifikazio proiektua martxan da berriro, eta 30 bat pilotari ari da parte hartzen saioetan; paletaz (gomazko paleta ezker horman eta paleta argentinarra trinketan) eta eskuz (ezer horman) ari dira trebatzen Gipuzkoako neska pilotariak; eskuzko teknifikazioa eskaintzen den lehendabiziko aldia da

Emakumezkoen teknifikazio proiektua ere martxan da berriro 2021-22 denboraldian. Ezker horman (gomazko paleta eta eskua) zein trinketan (paleta argentinarra) izango dira saioak aurtengoan. Hain zuzen ere, eskuzko teknifikazioa lehendabizikoz izango dute aukeran Gipuzkoako neska pilotariek

 

 

 

Emakumea Pilotari proiektuarekin batera jarri zituen martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) emakumezkoen paletako teknifikazio saioak, 2014-15 denboraldian. Ikasturte horretan proba egin zen hilabetez, eta hurrengo denboraldian urritik ekainera bitarteko eskaintza izan zen. 

 

Hasierako urteetan, 2008-2009 denboraldira arte, hain zuzen, trinketerako teknifikazio saioak eskaintzen ziren soilik. Izan ere, ikusi zen pilotariek jokamolde horretan aritzeko arazoak zituztela. Ezohiko instalakuntza bat izateak eta bertan aritzeko beharrezko baliabiderik ez izateak espezialitate horrekiko zailtasunak sortzen baitzituen.

 

Denboraldi hartatik aurrera, ordea, ezker hormara ere zabaldu zen eskaintza, eta arrakasta izugarria izan zuen, gainera. Hori dela eta, hurrengo urtean aurre-teknifikazio saioak egin ziren pilotariak aukeratzeko, eta adin muga ere jarri zen (25 urte) maila baxuena zuten taldeetan. Ondorengo urteetan, aldiz, teknfikazioko izen-emateak beherako joera hartu zuen, eta aurre-teknifikaziorik ez egitea erabaki zen.

 

 

 

2021-22 denboraldian, hain zuzen ere, 30 bat pilotari ari dira parte hartzen teknifikazio saioetan. Asteartetan aritzen dira paletaz, ezker horman, Jon Juanesen gidaritzapean Iruran, eta Maider Mendizabalen aginduetara Urnietan. Asteazkenetan izaten dira ezker hormako eskuzko entrenamenduak, Antzuolan, Patri Espinarrekin. Eta ostegunetan dituzte trinketeko paleta argentinakoak, Irunen, Maider Mendizabalekin. Hauxe da pilotarien zerrenda:

 

  EGUNA LEKUA PILOTARIAK
EZKER HORMA, GOMAZKO PALETA
(Jon Juanes)
Asteartea Irurako Udal pilotalekua Naroa Arretxe (Behar Zana)
Izaro Etxarri (Txulobi)
Laia Garmendia (Hernani)
Maddi Iriondo (Hernani)
Sara Iruretagoiena (Behar Zana)
Irati Miner (Hernani)
Alaitz Navarro (Txulobi)
Irati Santano (Behar Zana)
Irati Tejeria (Behar Zana)
Aiora Zubillaga (Txulobi)
EZKER HORMA, GOMAZKO PALETA
(Maider Mendizabal)
Asteartea Urnietako Udal pilotalekua Ariane Arrieta (Hernani)
Ekhiñe Balerdi (Hernani)
Miren Goikoetxea (Hernani)
Eli Gutierrez (Hernani)
Maider Huizi (Hernani)
Amaia Irazustabarrena (Hernani)
Oneka Karrera (Intxurre)
Ane Kerejeta (Hernani)
Itziar Lopetegi (Su-Berri)
Enara Macicior (Hernani)
Nagore Murua (Intxurre)
Eider Otaegi (Hernani)
EZKER HORMA, ESKUA
(Patri Espinar)
Asteazkena Antzuolako Udal pilotalekua Idoia Agirrezabal (Bergara)
Maddi Barrocal (Bergara)
Maialen Etxegarai (Aloña Mendi)
Leire Galeano (Olalde)
Naroa Galeano (Olalde)
TRINKETA,
PALETA ARGENTINARRA (Maider Mendizabal)
Osteguna Irungo Ramuntxo Berri trinketa Ariane Arrieta (Hernani)
Miren Goikoetxea (Hernani)
Maider Huizi (Hernani)
Amaia Irazustabarrena (Hernani)

 

 

Laster izango dira ikusgai saioen eta taldeen hainbat irudi Argazki galeriak txokoan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba