Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Olaberrian

2021/10/28 | Lehiaketa

10:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik, Eple eta Altzatarra 1 izango dira aurrez aurre, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Oiangu 4 eta Gazteleku ariko dira nor baino nor gehiago; eta azkenik, 1. mailako finalean, Oiangu eta Errepala 2 lehiatuko dira txapelaren bila

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, denboraldiko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburu honetan. Hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak izango dira ikusgai, larunbatean, Olaberrian. 10:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, 3. mailako finala jokatuko dute Eple eta Altzatarra 1 taldeek; ondoren, 2. mailako norgehiagoka Oiangu 4k eta Gaztelekuk; eta azkenik, 1. mailako finala, Oiangu eta Errepala 2 taldeek.

 

 

 

Urriak 30, larunbata, 10:00, Olaberria-Udalekoa

 

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
EPLE (Ezkerro-A.Pichel) / ALTZATARRA 1 (Auzmendi-Amiano)

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
OIANGU 4 (Otegi-Andonegi) / GAZTELEKU (Altuna-Rekalde)

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
OIANGU (Berasategi-Alkorta) / ERREPALA 2 (Brosa-Navarro)

 

 

 

Partidak aurrez aurre ikusteko aukera izango du nahi duen orok. Gainera, Olaberriko Oiangu klubak zuzenean eskainiko du jaialdia, bere Facebook kanalean.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari.

 

 

 






Ir arriba