Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko du

2021/10/06 | Lehiaketa

Bizkaia 1 taldea izango du aurkari, urriaren 16an, Bu˝uelen (Nafarroa); bere lehendabiziko txapela ekarri nahi dute etxera gipuzkoarrek

Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko du Gipuzkoak. Bizkaia 1 taldea izango du aurkari, hilaren 16an, larunbata, Nafarroako Buñuel herrian. Gipuzkoarrek Iparralde 2 taldeari irabazi zioten finalerdietan (11-1), eta Bizkaia 1 Bizkaia 2 taldeari nagusitu zitzaion (5-3). Hauxe izango da, beraz, seigarren edizio honetako finala:

 

 

Urriak 16, larunbata, 12:00, Buñuel-San José de Calasanz plaza


BIZKAIA 1 vs GIPUZKOA

 

 

 

Pilotari hauek osatzen dute Gipuzkoako selekzioa: Julen Chiapuso Nosellas, Iñaki Esnal Aizpurua, Julen Iribar Arruti, Iban Jauregi Erkizia, Iñigo Ugalde Muguruza, Jon Urbieta Otaegi eta Andoni Zabala Lekuona.

 

 

 

Taldearentzako lehendabiziko txapela ekarri nahi dute etxera. Izan ere, txapelketaren sei edizioetatik bostetan (aurtengoarekin) izan da finalean Gipuzkoa, baina oraindik ez du txapelik janzterik lortu. Ea urte hauetako arantza atera eta txapela buruan itzultzen diren etxera gipuzkoarrak. 

Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako edizio guztietako finalak bildu ditugu ondorengo taulan:

EDIZIOA URTEA TXAPELDUNA TXAPELDUNORDEA
1 2016 Lapurdi 1 Gipuzkoa 2
2 2017 Bizkaia Gipuzkoa 2
3 2018 Bizkaia Gipuzkoa 1
4 2019 Bizkaia Gipuzkoa 2
5 2020 Bizkaia 2 Bizkaia 1


Lehia politta espero da, beraz, 2021eko finalean. 

 

 

 

VI. edizioan Euskal Herriko 6 talde lehiatu diraBizkaia 1Iparralde 2-Senpere (Lapurdi) eta Iparralde 3-Eskulari (Lapurdi) taldeek osatu dute A multzoa; eta Bizkaia 2Gipuzkoa eta Iparralde 1-Senpere (Lapurdi) taldeek B multzoa.

 

 

 

Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.

Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. 

 

 

 

Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean, www.euskalpilota.org, aurki daiteke Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketari buruzko informazio gehiago. Eta gure webguneko Argazki galeriak txokoan hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 






Ir arriba