50 bat pilotari lanean mutilen eskuko teknifikazio saioetan

2021/10/21 | Ikastaroak

Infantil kategoriako 35 pilotari ari dira, Urrestillan (Azpeitia), Zizurkilen eta Lasarte-Orian, eta kadete kategoriako 18, Donostian; Iraitz Olaetxea GEPFko teknikaria eta Jon Alberdi, Xabier Tolosa eta Asier Arteaga pilotari profesional gipuzkoarrak dira prestatzaileak; entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren egitasmoak

Ekin diete entrenamenduei 2021-22 denboraldiko mutilen eskuko teknifikazio proiektuan parte hartzeko aukeratutako pilotariek. 53 pilotari ariko dira aurtengo teknifikazio saioetan, infantil kategoriako 35 eta kadete kategoriako 18, hain zuzen ere. Urritik ekainera bitarte, asteazkenero izango dute hitzordua, trebatzen eta pilotaz gozatzen jarraitzeko.

 

 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) sustatutako egitasmo honek pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede. 2014-15 denboraldian jarri zen martxan, eta urtero harrera bikaina izaten du.

 

 

 

Aurtengo deialdia berriz ere infantil eta kadete kategorietako pilotarientzat izan da, eta Gipuzkoako 18 klubetako 72 pilotarik eman zuten izena: zehazki, 39 infantil eta 33 kadete. Irailaren 15ean, 22an eta 29an hautaketa entrenamenduetara deituak izan ziren, eta ondoren osatu da pilotarien behin betiko zerrenda.

 

 

 

Esan bezala, 18 pilotari kadete ariko dira Gipuzkoa mailako entrenamenduetan (eskualde guztietakoak dira hauek), eta 35 pilotari infantil eskualdeetan (Deba eta Urolako 12, Goierri, Tolosaldea eta Aiztondoko 12, eta Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetako 11).

 

 

 

Izan ere, infantilei zuzendutako entrenamenduak hainbat eskualdetan izango dira: Deba eta Urolako pilotariek Urrestillan (Azpeitia) izango dituzte saioak, Jon Alberdi pilotari profesionalarekin; Tolosaldea, Goierri eta Aiztondokoak Zizurkilen elkartuko dira, Xabier Tolosa pilotari profesionalaren gidaritzapean; eta, azkenik, Bidasoa, Oarso eta Buruntzako pilotariak Lasarte-Orian elkartuko dira, Asier Arteaga pilotari profesionalarekin entrenatzeko.

Kadete kategoriako entrenamendu guztiak, berriz, Donostiako Atano III.enean izango dira, eta Iraitz Olaetxea GEPFko teknikariak gidatuko ditu.

 

 

 

Ondorengo lerrotan bildu ditugu aurtengo teknifikazio proiekturako pilotari hautatuak eta saioen hainbat xehetasun

 

ESKUALDEA EGUNA FRONTOIA ORDUA KATEGORIA PILOTARI HAUTATUAK
GIPUZKOA
(Iraitz Olaetxea)
Asteazkena Donostiako Atano III.a pilotalekua 17:00 Kadeteak (A) Manex Azpiazu (Ilunpe)
Julen Insausti (Tolosa)
Unax Madina (Intxurre)
Urko Otaegi (Behar Zana)
Beñat Salbador (Gazteleku)
Iñigo Sarasua (Ilunpe)
18:00 Kadeteak (B) Jokin Bidezabal (Ilunpe)
Joanes Cestau (Gazteleku)
Anartz Dorronsoro (Tolosa)
Mikel Iturrioz (Intxurre)
Manex Olaiz (Oiarpe)
Eneko Uria (Gazteleku)
19:00 Kadeteak (C) Inhar Egaña (Azkoitia)
Xuban Goñi (Mundarro)
Oier Larrañaga (Ilunpe)
Harkaitz  Murua (Intxurre)
Aimar Segurola (Gazteleku)
Jokin Tolosa (Tolosa)
DEBA ETA UROLA
(Jon Alberdi)
Asteazkena Urrestillako (Azpeitia) Txikuri pilotalekua 17:00 Infantilak (A) Manex Alvarez (Gure Txeru)
Mikel Bergua (Lagunak)
Eneko Bidezabal (Ilunpe)
Haritz Etxabe (Bergara)
Mikel Iturralde (Ilunpe)
Markel Mendizabal (Ilunpe)
18:00 Infantilak (B) Ugaitz Aranguren (Ilunpe)
Jon Arregi (Azkoitia)
Ioritz Arsuaga (Ilunpe)
Jokin Artetxe (Ilunpe)
Aratz Etxeberria (Bergara)
Eneko Ulazioa (Ilunpe)
GOIERRI, TOLOSALDEA ETA AIZTONDO (Xabier
Tolosa)
Asteazkena Zizurkilgo Intxaur pilotalekua 19:00 Infantilak (A) Oinatz Caminos (Tolosa)
Oihan Fresneda (Zazpi Itturri)
Igor Goñi (Zazpi Itturri)
Aitor Karrera (Zazpi Itturri)
Unax Mayoz (Behar Zana)
Aner Unanue (Tolosa)
20:00 Infantilak (B) Beñat Elola (Tolosa)
Martin Elola (Intxurre)
Ametz Gorostidi (Zazpi Itturri)
Adur Otaegi (Behar Zana)
Beñat Perez de Nanclares (Legazpi)
Aitor Perurena (Tolosa)
BIDASOA, OARSO ETA BURUNTZA (Asier Arteaga) Asteazkena Lasarte-Oriako Michelin pilotalekua 17:00 Infantilak (A) Aimar Alejo (Pagazpe)
Oier Bergara (Oiarpe)
Enaitz Errasti (Pagazpe)
Ekhi Iradi (Oiarpe)
Eñaut Iturain (Oiarpe)
Unax Oiartzabal (Oiarpe)
18:00 Infantilak (B) Aimar Beroz (Gazteleku)
Aitor Etxeberria (Oiarpe)
Mikel Gaztañaga (Gazteleku)
Ekhi Oses (Hernani)
Unai Zelaiaran (Oiarpe)
 

 

 






Ir arriba