Behar Zana, Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

2021/09/30 | Lehiaketa

Azken fasera sailkatu den Gipuzkoako talde bakarra da, eta Kanboarrak taldearen aurka jokatu beharko du finalerdia, urriaren 10ean, Villabonan; beste finalerdian Luzean eta Zaharrer Segi izango dira aurrez aurre, larunbat honetan bertan, Zubietan

58. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu du Villabonako Behar Zana taldeak. Azken fasera sailkatu den Gipuzkoako talde bakarra da, Zubietak eta Txostek aurten ez baitute lortu txapelketan aurrera egitea. Honela gelditu da, hain zuzen ere, ligaxkako sailkapena

 

 

A MULTZOA

1. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), 4 puntu
2. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), 3 puntu
3. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), 2 puntu


B MULTZOA

1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), 4 puntu
2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), 3 puntu
3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), 2 puntu

 

 

 

Beraz, Kanboarrak taldearen aurka lehiatu beharko du Behar Zanak finalerdietan; urriaren 10eko jardunaldian izango da norgehiagoka, Villabonan. Beste finalerdian Luzean eta Zaharrer Segi taldeak izango dira aurrez aurre; larunbat honetan bertan jokatuko dute, Zubietan. Hemen, finalerdien xehetasunak

 

Urriak 2, larunbata, 11:00, Zubieta-plaza

LUZEAN vs ZAHARRER SEGI

 

Urriak 10, igandea, 11:00, Villabona-Errebote plaza

BEHAR ZANA vs KANBOARRAK

 

 

 

Eguraldiak eta egoerak laguntzen badute, irabazleek urriaren 17ko jardunaldian jokatuko dute finala, Oiartzungo Beheko plazan.

 

 

 

Aipatu bezala, Euskal Herriko 6 talde lehiatu dira 58. Enrique Abril Errebote Txapelketan: Behar Zana, Kanboarrak, Luzean, Txost, Zaharrer Segi eta Zubieta.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebotea nagusiak atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba