Agirre-Lujanbio (Real Sociedad 3) bikotearentzat txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan

2021/07/06 | Lehiaketa

Larruzko paletako finala jokatu zuten beraien klubeko Brosa-Begiristain (Real Sociedad 1) bikoaren aurka, eta 40-35 irabazi zieten

Txapelak Real Sociedad klubarentzat izango zirela jakina zen, bere bi talde baitziren lehiatzekoak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Zein taldek jantziko zituen argitzea besterik ez zen falta, beraz. Bada, Agirre-Lujanbio (Real Sociedad 3) bikoteak jantzi ditu, 40-35eko emaitzarekin irabazi baitute Brosa-Begiristain (Real Sociedad 1) bikoaren aurkako norgehiagoka:

 

 


Uztailak 3, larunbata, 10:30, Donostia-Gaska


1. Larruzko paleta, nagusiak
REAL SOCIEDAD 3 (Aitor Agirre-Joseba Lujanbio) 40 /
REAL SOCIEDAD 1 (Aitor Brosa-Mikel Begiristain) 35

 

 

 

7 talde lehiatu dira aurten larruzko paletako espezialitatean: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Real Sociedad 1, Real Sociedad 2, Real Sociedad 3 eta Txost.

 

 

 

Azken final hau jokatuta, bukatu da 2021eko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Informazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-larruzko paleta atalean dago ikusgai. Eta baita hainbat irudi bilduma ere, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba