Azpeitiak, Andoainek, Zumaiak eta Azkoitiak irabazi dute 2021eko Herriarteko Txapelketa

2021/07/07 | Lehiaketa

Azpeitiak Oiartzun hartu zuen mendean eskuzko lehian, Andoain Errenteriari nagusitu zitzaion larruzko paleta eta pala motzeko finalean, Zumaia Mutrikuri gailendu zitzaion zesta-puntaz, eta gomazko paletaz Azkoitiak Donostiari irabazi zion

Azpeitiak eskuz, Andoainek larruzko paletaz eta pala motzez, Zumaiak zesta-puntaz eta Azkoitiak gomazko paletaz. Lau herri hauek irabazi dute 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Eta txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren, Oiartzun, Errenteria, Mutriku eta Donostia.

 

 

 

Finaletako jaialdi guztiak laburbildu ditugu ondorengo lerrotan:

 


ESKUA. Ekainak 26, larunbata, 16:30, Idiazabal-Igarondo

 

AZPEITIA 2 / OIARTZUN 1
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA (Beñat Labaka-Urtzi Egiguren) 18 / OIARTZUN (Oier Zabaleta-Unax Landa) 22

2. Jubenilak
AZPEITIA (Iker Egiguren-Jakes Elosegi) 22 / OIARTZUN (Xabat Olaiz-Xabier Aburuza) 12

3. Nagusiak:
AZPEITIA (Unai Alberdi-Dani Murgiondo) 22 / OIARTZUN (Andoni Ugalde-Iñigo Ugalde) 1122

 


LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZAMaiatzak 30, igandea, 11:15, Donostia-Atano III.a



ANDOAIN 1 / ERRENTERIA 1
 

1. Larruzko paleta:
ANDOAIN (Iradi-Ponce) 35 /  ERRENTERIA (Eskisabel-A.Pichel) 23

2. Pala motza:
ANDOAIN (Altuna-Rekalde) 33 / ERRENTERIA (Martinez-R.Pichel) 40


 

ZESTA-PUNTAEkainak 10, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri

 

MUTRIKU 1 / ZUMAIA 2


1. Kadeteak:
MUTRIKU (Unax Zubizarreta-Manex Ansola) 18 / ZUMAIA (Woody Watkins-Gonzalo Agirre) 30

2. Jubenilak:
MUTRIKU (Eñaut Urreisti-Eneritz Lizardi) 30 / ZUMAIA (Haritz Egaña-Ander Ureta) 14

3. Nagusiak:
MUTRIKU (Yon Iparragirre-Mikel Manzisidor) 20 / ZUMAIA (Cosme Agirre-Unai Uranga) 30

 


GOMAZKO PALETAEkainak 27, igandea, 10:30, Villabona-Behar Zana

 

AZKOITIA 2 / DONOSTIA 1


1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
AZKOITIA (Iker Epelde) 20 / DONOSTIA (Unai Aroztegi) 18

2. Gomazko paleta, binaka:
AZKOITIA (Aratz Zabaleta-Igor Juaristi) 5 / DONOSTIA (Santi Ubeda-Xabi Huegun) 20

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
AZKOITIA (Jokin Aizpuru) 20 / DONOSTIA (Xabi Elejalde) 10

 

 

 

Ondorengo pilotariek osatu dute Azpeitiko taldea 2021eko edizioan: Unai Alberdi, Oier Apezetxea, Aimar Egiguren, Urtzi Egiguren, Iker Egiguren, Jakes Elosegi, Beñat Ezama, Beñat Labaka, Josu Labaka, Haritz Larrañaga, Oier Larrañaga, Aner Lizaso, Dani Murgiondo, Eneko Odriozola, Iker Otaegi, Josu Uzkudun eta Haritz Zubimendi.

Hauexek izan dira Andoaingo palistak: Mikel Agirre, Jose Xabier Alkorta, Ibon Altuna, Ion Beloki, Josu Etxeberria, Aritz Eskudero, Ibai Iradi, Manex Lete, Julen Loidi, Koldo Ponce, Aritz Rekalde eta Imanol Usandizaga.

Zumaiako puntistak, ondorengoak: Cosme Agirre, Eduardo Agirre, Gonzalo Agirre, Haritz Egaña, Gotzon Enbil, Oier Mardaras, Julen Mugerza, Daniel Odriozola, Unai Uranga, Ander Ureta eta Woody Watkins.

Eta Azkoitiko ordezkariak: Amaia Aizpuru, Jokin Aizpuru, Markos Azpiroz, Iker Epelde, Igor Juaristi, Igor Larrañaga eta Aratz Zabaleta.

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 53 edizioetatik Azpeitiak 43 alditan hartu du parte12 final jokatu ditu torneo honetan eta, aurtengoa irabazita, 8. aldiz jantzi du txapela: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta), 2016an (Astigarragaren kontra), 2017an (Oiartzunen aurka), 2018an (Atauni nagusituta) eta 2021ean (Oiartzuni). Beste 4tan txapeldunorde izan da, gainera: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen), 2007an (Arrasaterentzat txapela) eta 2019an (Astigarraga nagusitu zen). 2015etik honako final guztietan izan dira azpeitiarrak (2020ko edizioa ez zen jokatu COVIDagatik), eta txapelketaren historian lau txapel jarraian lortu dituen herri bakarra da (2015, 2016, 2017 eta 2018).

Andoain Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, hau da, 30 aldiz, eta 12 final jokatu ditu. Aurtengo garaipenarekin, 7. txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 2009, 2010, 2011, 2013, 2016 eta 2017 urteetan lortu zituen, hain zuzen ere. Horren gain, beste bost aldiz txapeldunorde izan dira andoaindarrak: 1997, 1999, 2006, 2008 eta 2015ean.

Zumaia ere Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, hau da, 23 aldiz, eta 20 finaletara iritsi da2021eko edizioa irabazita, 10. txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011, 2012 eta 2018 urteetan lortu zituen. Eta beste 10 aldiz izan da txapeldunorde: 2004, 2005, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko txapelketetan.

Azkoitiak ere Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren edizio guztietan, 3, hartu du parte2 final jokatu ditu, eta 2ak irabazi ditu: 2019koa (Tolosaren aurka) eta 2021ekoa (Donostiaren kontra). 

 

 

 

Txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde). Segidan dira Azpeitia, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani, 5ekin (6tan bigarren); Segura, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun); Arrasate, 3kin (inoiz ez da txapeldunorde izan); Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Oiartzun, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Zestoa, Tolosa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi eta Ataun (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Zestoa 2tan, Tolosa 3 bider, eta gainontzeko guztiak behin).

Palaz, Donostiak eta Andoainek dituze txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde Donostia, eta 5 aldiz Andoain). Olaberria da hurrengoa, 6 txapelekin (2 aldiz azpitxapeldun). Errenteria gero, 5ekin (4 ediziotan txapeldunorde). Oiartzun da jarraian, 3 txapelekin (7 aldiz azpitxapeldun). Eta Ordizia eta Zarautz, txapel banarekin (2 aldiz txapeldunorde Ordizia, eta inoiz ez Zarautz). Debak eta Altzok ez dute txapelik, baina badaude zerrendan, txapeldunorde izan direlako (Deba 3 aldiz eta Altzo behin).
 
Zumaiak jarraitzen du sailkapen buru zesta-puntako txapelei dagokienean: esan bezala, 10 ditu (eta 10 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik da Mutriku, 6 txapelekin (4 aldiz txapeldunorde). Gero Tolosa, 4rekin (azpitxapeldun 6 aldiz). Eta Donostia, 3 txapelekin (2 bider txapeldunorde). Andoainek ez du oraindik txapelik jantzi Herriartekoan, baina txapeldunorde izan da (behin).
 
Azkenik, eta esan bezala, Azkoitiak du txapel gehien gomazko paletaz, 2. Donostiak 1 du (eta beste behin txapeldunorde izan da). Eta Azpeitiak eta Tolosak ez dute txapelik, baina azpitxapeldun izan dira (bakoitza edizio banatan).

 

 

 

 

16 herri lehiatu  dira autengoan eskuz: Aduna, Alegia, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara,Bidania-Goiatz, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa. 
 
7 herri izan dira larruzko paleta eta pala motzekoan: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.
 
Honako 4rak zesta-puntaz: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia. 
 
Eta 18 herrik jokatu dute gomazko paletaz: Aia, Amasa-Villabona, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Mutriku, Orio, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zestoa eta Zumarraga.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean kontsulta daitezke 2021eko Herriarteko Txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai.
 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba