Realeko bi talde aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean
2021/07/01 | Lehiaketa
Agirre-Lujanbio bikotearen Real Sociedad 3 eta Brosa-Begiristainen Real Sociedad 1 lehiatuko dira, txapela janztea helburu; larunbatean jokatuko dute finala, Donostiako Gaska trinketan, 10:30ean
![]() Real Sociedad klubarentzat izango da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako txapela. Bere bi talde izango baitira aurrez aurre finalean, larunbatean, 10:30ean, Donostiako Gaska trinketan: Agirre-Lujanbioren Real Sociedad 3, eta Brosa-Begiristainen Real Sociedad 1:
7 talde lehiatu dira aurten larruzko paletako espezialitatean Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Real Sociedad 1, Real Sociedad 2, Real Sociedad 3 eta Txost.
Txapelketak emandako guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-larruzko paleta atalean aurki daiteke.
*Argazkia: artxiboko irudia, 2015-16 denboraldiko finala. |
|