Ataun, Zumaia, Abantzu, Bergara eta Soraluze ere, garaile Udaberri Sarian
2021/06/30 | Lehiaketa
Eskuz binakako finalak jokatu dituzte: ataundarrek kadeteen 3. mailako lehia irabazi dute, zumaiarrek kadeteen 2. mailakoa, zestoarrek jubenilen 2. mailakoa, Bergara 2 taldekoek nagusien 2 mailakoa, eta Soraluzekoek nagusien 1. mailakoa
Bukatu da 2021eko Udaberri Saria. Joan den asteburuan jokatu zituzten eskuz binakako finalak, eta Ataun, Zumaia, Abantzu, Bergara 2 eta Soraluze taldeko pilotariak nagusitu dira, hurrenez hurren, Izurun, Gazteleku 1, Oiarpe, Legazpi eta Zazpi Itturri taldekoen aurka. Kadeteen 3. mailako lehia irabazi dute ataundarrek, zumaiarrek kadeteen 2. mailakoa, zestoarrek jubenilen 2. mailakoa, Bergara 2 taldekoek nagusien 2. mailakoa, eta Soraluzekoek nagusien 1. mailakoa (aurreko jardunaldian jokatutako finaletan, Oiarpe, Tolosa 2, Azkoitia eta Intxurre 2 izan ziren garaile; hurrenez hurren, eskuz binaka kadeteen 1. mailan, eskuz binaka jubenilen 1. mailan, gizonezkoen gomazko paletan eta emakumezkoen gomazko paletan).
Hemen emaitza guztiak laburbilduta:
Ekainak 25, ostirala, 19:00, Ataun-Auzoeta
Ekainak 25, ostirala, 20:30, Bergara-Udalekoa
Ekainak 26, larunbata, 12:00, Amezketa-Larrunarri
Ekainak 27, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri
2. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.
*Argakiak: Zumaia eta Amezketako Zazpi Itturri klubak. |
|