Arraizak (Izurun) eta Larrartek (Su-Berri) irabazi dute Gipuzkoako lau terdiko Txapelketa
2021/06/15 | Lehiaketa
Emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten ostiralean, Donostian; Arraiza jubeniletan nagusitu zen, Bergarako Barrocalen aurka, eta Larrartek nagusietan irabazi zion Izurungo Bergarari
Mirian Arraizak (Izurun) eta Miren Larrartek (Su-Berri) jantzi dituzte txapelak emakumezkoen eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketan. Arraizak irabazi du jubenilen mailako lehia, Bergarako Maddi Barrocalen aurka; eta Larrartek nagusien mailakoa, Izurungo Arrate Bergararen kontra:
Ekainak 11, ostirala, 19:00, Donostia-Ibaeta
1. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumezkoak, jubenilak:
2. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumezkoak, nagusiak:
Indarrean dauden neurriak betez, ateak itxita jokatu zen jaialdia; baina dagoeneko ikus daiteke finalen irudi bilduma Argazki galeriak txokoan. Txapelketak utzitako datu guztiak ere kontsulta daitezke, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Eskuz banaka lau t'erdian neskak atalean. |
|