Su-Berri 2 taldeko pilotariak nagusitu dira Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan
2021/06/01 | Lehiaketa
Leire Galdosek eta Maider Mendizabalek irabazi dute emakumezkoen paleta argentinarreko finala, Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietaren Hernani taldearen aurka; bestetik, asteburuan hasiko da larruzko paletako lehia
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, emakumezkoen paleta argentinarreko finala jokatu zuten Su-Berri 2k eta Hernanik joan den igandean, Irurako Ametsa trinketan. Eta Su-Berri 2 taldeko Leire Galdos eta Maider Mendizabal nagusitu zitzaizkien, 30-20ko emaitzarekin, Hernaniko Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietari:
Maiatzak 30, igandea, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Paleta argentinarra emakumezkoak:
Bestetik, datorren asteburuan (2021-06-06) larruzko paletako lehia hasiko da. 7 talde lehiatuko dira, bi multzotan banatuta. Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, ekainaren 20ko jardunaldira bitarte. Donostiako Gaska trinketak hartuko ditu partidak. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte, ekainaren 26ko asteburuan, eta finala uztailaren 3koan izango da.
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago eskuragarri. Eta finalen irudi bildumak ere ikus daitezke, Argazki galeriak txokoan. |
|