Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen paleta argentinarreko finala, igandean, Iruran
2021/05/26 | Lehiaketa
Su-Berri 2 eta Hernani taldeak izango dira aurrez aurre, 10:30etik aurrera, Ametsa trinketan; eskuz binakako lehian, Hernani 2k (kadetetan) eta Behar Zanak (nagusien 1. mailan) lortu dituzte txapelak
![]() Emakumezkoen paleta argentinarreko lehia ere bukatzear da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Igandean jokatuko dute finala Su-Berri 2 eta Hernani taldeek, Irurako Ametsa trinketan; 10:30ean hasiko da jaialdia, egun indarrean dauden neurriak betez, ateak itxita:
Maiatzak 30, igandea, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Paleta argentinarra emakumezkoak:
Bestetik, aurreko asteburuan jokatu ziren eskuz binakako lehian falta ziren bi finalak: Hernani 2 taldeak jantzi du txapela kadetetan, eta Behar Zanak nagusien 1. mailan:
Maiatzak 22, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago eskuragarri. Eta finalen irudi bildumak ere ikus daitezke, Argazki galeriak txokoan. |
|