Berriz ere Ramuntxoko pilotariek jantzi dituzte txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan

2021/04/27 | Lehiaketa

Gizonezkoen paleta argentinarreko bi finalak irabazi dituzte Ramuntxokoek: Oiartzun-Labaien bikoak (Ramuntxo 1) bigarren mailakoa eta Larrarte-Pablos bikoteak (Ramuntxo 1) lehenengo mailakoa; azken lau denboralditako finalak irabazi ditu klubak

Berriz ere Ramuntxoko pilotariek jantzi dituzte txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen paleta argentinarreko bi finalak irabazita. Oiartzun-Labaien bikoaren Ramuntxo 1 taldeak irabazi du bigarren mailako finala, Lujanbio-Navarroren Real Sociedad 2 taldearen aurka. Eta Larrarte-Pablosen Ramuntxo 1 nagusitu da 1. mailako finalean, Sagarzazu-Almandozen Kurpil Kirolak 2 taldearen kontra. 

Azken lau denboralditako finalak irabazi dituzte Ramuntxo klubekoek (bi mailetan, 2017-18, 2018-19, 2019-20 eta 2020-21 denboraldietan; 2016-17 denboraldian Kurpil Kirolak klubak irabazi zituen bi finalak).

Ondorengo lerroetan dituzue aurtengo finalen xehetasunak:

 

 

Apirilak 24, larunbata, 16:30, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Lujanbio-Navarro) 13 / RAMUNTXO 1 (Oiartzun-Labaien) 30

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Larrarte-Pablos) 30 / KURPIL KIROLAK 2 (Sagarzazu-Almandoz) 22

 

 

 

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago ikusgai. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketaren hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba